Larunbatean lehiara itzuliko da Trintxer hockey taldea
Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida, eta larunbatean ligako zazpigarren partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera. Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu. Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azken partida, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute. Hockey 7 torneoa Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Atletico SS eta Realaren mutilen eta nesken taldeak) eta Iruña HC ere lehiatu dira. Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Atletico SSek eta mutilen Realak lortu dituzte puntu gehien, hiru irabazita eta haien artekoa berdinduta. Sartutako golengatik Atletico SS izan da torneoko talde hoberena. Trintxerren emaitzak: Txintxer-Reala (neskak) 5-0 Txintxer-Reala [...]
Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida, eta larunbatean ligako zazpigarren partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera.
Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu.
Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azken partida, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute.
Hockey 7 torneoa
Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Atletico SS eta Realaren mutilen eta nesken taldeak) eta Iruña HC ere lehiatu dira.
Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Atletico SSek eta mutilen Realak lortu dituzte puntu gehien, hiru irabazita eta haien artekoa berdinduta. Sartutako golengatik Atletico SS izan da torneoko talde hoberena.
Trintxerren emaitzak:
- Txintxer-Reala (neskak) 5-0
- Txintxer-Reala (mutilak) 1-2
- Trintxer-IHC 6-0
- Txintxer-Atletico SS 3-6
