Errenteria-Oreretako inauterietako egitaraua
Egitaraua: Gaur, ostegun gizena 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Erdialdeko kaleetan, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera. 17:30: Etxeko kaldereroak, zaharren egoitzako jangela nagusian. 18:00-20:00: Gauerdi txaranga ibiliko da herriko kaleetan. 19:00: Haurren Azeri dantza, Errenteria Musikalen eskutik, Xabier Olaskoaga plazan. 19:00: Ereintza dantza taldearen Azeri dantza. Honako ibilbidea egingo du: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen eta Herriko Plaza. 20:00: Inauteriei eta euskal mitologiari lotutako pertsonaiei buruzko erakusketa, Erdialdeko taberna eta kaleetan, Jaiki Orereta kultur elkarteak antolatuta. Bihar, ostiral argala 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Etxeberrieta, Iztieta eta Alaberga inguruan, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera. 11:30: Desfilea egingo dute Erdialdeko kaleetan, Koldo Mitxelena ikastetxeak antolatuta. 15:30: Inauteri jaiaren desfilea, Orereta ikastolak antolatuta. 17:30: Inauteritako bingo berezia, zaharren egoitzako jangela nagusian. 18:00: Behenafarroako inauteria herriko kaleetan, Errenteria Musikalek antolatuta. 19:30: Konpartsen aurkezpena udal kiroldegian: Furius, Kaos, Odisseu, Eureka, Alaia, Telleri ikastetxeko guraso elkartea, Danza-rin eta Show time. 20:30: Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta, poteo-konkista Oñatiarra tabernatik hasita. 00:00: DJak gaztetxean, Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta. Etzi, larunbat inauteria 17:00: Mozorro eta parodia lehiaketa kalejira Erdialdeko kaleetan, Jaiki Orereta kultur elkarteak antolatuta. 17:00: Mozorro lehiaketa eta poteoa, Oñatiarra tabernatik hasita, Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta. [...]
Egitaraua:
Gaur, ostegun gizena
- 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Erdialdeko kaleetan, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera.
- 17:30: Etxeko kaldereroak, zaharren egoitzako jangela nagusian.
- 18:00-20:00: Gauerdi txaranga ibiliko da herriko kaleetan.
- 19:00: Haurren Azeri dantza, Errenteria Musikalen eskutik, Xabier Olaskoaga plazan.
- 19:00: Ereintza dantza taldearen Azeri dantza. Honako ibilbidea egingo du: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen eta Herriko Plaza.
- 20:00: Inauteriei eta euskal mitologiari lotutako pertsonaiei buruzko erakusketa, Erdialdeko taberna eta kaleetan, Jaiki Orereta kultur elkarteak antolatuta.
Bihar, ostiral argala
- 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Etxeberrieta, Iztieta eta Alaberga inguruan, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera.
- 11:30: Desfilea egingo dute Erdialdeko kaleetan, Koldo Mitxelena ikastetxeak antolatuta.
- 15:30: Inauteri jaiaren desfilea, Orereta ikastolak antolatuta.
- 17:30: Inauteritako bingo berezia, zaharren egoitzako jangela nagusian.
- 18:00: Behenafarroako inauteria herriko kaleetan, Errenteria Musikalek antolatuta.
- 19:30: Konpartsen aurkezpena udal kiroldegian: Furius, Kaos, Odisseu, Eureka, Alaia, Telleri ikastetxeko guraso elkartea, Danza-rin eta Show time.
- 20:30: Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta, poteo-konkista Oñatiarra tabernatik hasita.
- 00:00: DJak gaztetxean, Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta.
Etzi, larunbat inauteria
- 17:00: Mozorro eta parodia lehiaketa kalejira Erdialdeko kaleetan, Jaiki Orereta kultur elkarteak antolatuta.
- 17:00: Mozorro lehiaketa eta poteoa, Oñatiarra tabernatik hasita, Oreretako Txosna Batzordeak antolatuta.
- 17:30: Auzoko Gaztelekuko gazteen bisita jasoko dute, zaharren egoitzan.
- 18:30: Konpartsen desfilea Erdialdeko kaleetan.
- 21:00: Barrikotea, Txintxarri elkartean. Sarrerak 20 euroan eros daitezke De Cyne Reynan, Irrintzin, Arkaitzan eta Mikelazulon.
Igande inauteria
- 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga inguruan, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera.
- 12:00: Erdialdeko kaleetan ibiliko dira konpartsak.
- 16:00-19:00: 6-12 urte bitarteko haurrentzako jaialdia, Merkatuzarren: ipuin kontalaria, txotxongiloa, tailerrak eta kalejira. Sarrera doakoa da.
Astelehen inauteria
- 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota inguruan, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera.
- 11:00-13:00: Makillaje tailerra 2 urtetik gorako haurrentzat, Merkatuzarren. Sarrera doakoa da.
- 16:00-18:00: Maskara tailerra 5 urtetik gorako haurrentzat, Merkatuzarren. Sarrera doakoa da.
- 17:30: Inauterietako desfilea, zaharren egoitzan.
Astearte inauteria
- 06:00: Udal Txistulari Bandak diana joko du Erdialdean, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikariekin batera.
- 17:30: Txokolate jatea eta sardinaren ehorzketa, zaharren egoitzan.
- 18:00: Sardinaren ehorzketa iragarriko du Amulletako Danbor Kofradiak erretretarekin. Erdialdeko kaleetan ibiliko da.
- 19:30: Ereintza elkartearen eskutik, sardinaren ehorzketa, Fatimako Andra Mariaren elizatik Herriko Plazaraino.
- Jarraian: Herriko plazan bertsoak kantatuko dituzte, eta azken agurra emango diote sardinari. Panierreko zubitik behera botako dute.
Otsailaren 26a, Piñata igandea
- 12:00: Orereta ikastolaren eskutik, Iñude eta Artzaien desfilea egingo dute, Erdialdean.
