Skakeitan eta Ingo al deu? taldeen kontzertua, etzi
Gazte Foruko kide diren gazteek antolatu dute emanaldia; 21:00etatik aurrera izango da, Doneztebe plazan Oiartzungo gazte talde batek (12-16 urte bitartekoak, Gazte Foruko kideak) kontzertu bat antolatu du asteburu honetarako: Skakeitan eta Ingo al deu? taldeek joko dute, Doneztebe plazan. Taula gainera igotzen lehenengo taldea Skakeitan izango da. 20:00etan hasiko du emanaldia. Ondoren, 10:30ean, Ingo al deu taldearen txanda izango da. Gazteek gogorarazi dutenez, azkeneko talde hori orain oso famatua egin da, Michel Telo abeslariaren Ai se eu te pego abestiaren euskarazko bertsioa —Rosa, Rosa— egin duelako.
Gazte Foruko kide diren gazteek antolatu dute emanaldia; 21:00etatik aurrera izango da, Doneztebe plazan
Oiartzungo gazte talde batek (12-16 urte bitartekoak, Gazte Foruko kideak) kontzertu bat antolatu du asteburu honetarako: Skakeitan eta Ingo al deu? taldeek joko dute, Doneztebe plazan.
Taula gainera igotzen lehenengo taldea Skakeitan izango da. 20:00etan hasiko du emanaldia.
Ondoren, 10:30ean, Ingo al deu taldearen txanda izango da. Gazteek gogorarazi dutenez, azkeneko talde hori orain oso famatua egin da, Michel Telo abeslariaren Ai se eu te pego abestiaren euskarazko bertsioa —Rosa, Rosa— egin duelako.

