35 urteko espetxe zigorra ezarri diote Yasmin Rodriguezen hiltzaileari
35 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiko epaileak Edward Enrique San Clemente Yasmin Rodriguezen hiltzaileari. Herri epaimahaiak hilketa delituarengatik errudun jo du San Clemente. Halaber, gogorkeria, mehatxu, lesio eta trafiko segu...
35 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiko epaileak Edward Enrique San Clemente Yasmin Rodriguezen hiltzaileari. Herri epaimahaiak hilketa delituarengatik errudun jo du San Clemente. Halaber, gogorkeria, mehatxu, lesio eta trafiko segurtasunaren aurkako delituengatik kondenatu dute biktimaren senarra.
2009ko maiatzean erail zuen San Clementek Rodriguez, Irunen. Autoarekin istripu bat eraginda eten zuen Rodriguezen eta Alicia Osorioen –Rodriguezekin batera zegoen laguna– autoa, Letxunborro etorbidean. Pedro Urtizberea irundarra motorrarekin bertatik pasatzen ari zen autoek istripu bat izan zutela ikusi eta laguntzeko gelditu zenean. Hala, gizon batek Rodriguez erasotzen ari zela ikusi zuenean, hori sorosten saiatu eta bi labankada jaso zituen irundarrak. Osorio eta Urtizberea zauritu zituen San Clementek.
Akusazioek eta Fiskaltzak eskatutako 45 urteko zigorra 35 urtera jaitsi du Gipuzkoako Auzitegiak.
Kontzentrazioa
Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasunerako Batzordeak emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea antolatu du, emakumeen sustapenaren aldeko elkarteekin elkarlanean. Bihar izango da Zabaltza plazan, 12:00etan. Horren kontrako jarrera erakustea garrantzitsu eta beharrezkotzat jo dute antolatzaileek.
