Abiadura Handiko Trenaz gogoeta egingo dute Ficobako jardunaldietan
7301 Bidasoako Trenbidearen Lagunak elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, trenbidearen inguruko komunikazio jardunaldi berri bat aurrera eramango du datorren hilaren 23an, Ficoba erakustazokan. Iragan urtean egindako jardunaldian bezala, aurten ere Abiadura Handiko Trena (AHT) izango dute aztergai. Jose Antonio Santano Irungo alkateak atzo prentsaurrekoan jakinarazi zuenez, “etorkizunera begira abiadura handiak ekarriko duen aukera sorta zabala nabarmentzea” izango da jardunaldiaren ardatz nagusia. Horiek horrela, hainbat elkarte eta erakunde publikok parte hartuko dute, egitasmoaren egoera zein den jakinarazteko asmoz. Era berean, beste zenbait lekutan abiadura handiaren iritsierak nola eragin duen azaltzeko hainbat testigantza entzuteko aukera izango da . Madrilgo gobernuari, gutuna Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bilera bat egiteko eskaria luzatu du, gutun baten bidez. Izan ere, Irungo trenbidearen berrantolaketaren inguruko hitzarmenari jarraipena emateko xedearekin eskatu du hitzordua Santanok. Hitzarmena 2011ko martxoan sinatu zuten Irungo Udalak eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Espainiako Gobernuko zenbait erakundek. Egitaraua 09:00. Parte hartzaileei harrera eta Konferentzia Aretora sarbidea 09:30-10:15. Jardunaldiaren irekiera Jose Antonio Santani Irungo alkatearen eskutik. Irungo trenbide azpiegitura berrien inguruan ariko da. 10:15-10:45. Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko L.M. Castillok AHTren egungo egoera azalduko du. 10:45-11:15. Atsedena. 11:15-12:00. Abiadura handiaren ustiapena eta kudeaketarako sistemak, Renfe-ren eskutik –baieztatzeke–. 12:00-12:45. Modu askotako [...]
7301 Bidasoako Trenbidearen Lagunak elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, trenbidearen inguruko komunikazio jardunaldi berri bat aurrera eramango du datorren hilaren 23an, Ficoba erakustazokan. Iragan urtean egindako jardunaldian bezala, aurten ere Abiadura Handiko Trena (AHT) izango dute aztergai.
Jose Antonio Santano Irungo alkateak atzo prentsaurrekoan jakinarazi zuenez, “etorkizunera begira abiadura handiak ekarriko duen aukera sorta zabala nabarmentzea” izango da jardunaldiaren ardatz nagusia.
Horiek horrela, hainbat elkarte eta erakunde publikok parte hartuko dute, egitasmoaren egoera zein den jakinarazteko asmoz. Era berean, beste zenbait lekutan abiadura handiaren iritsierak nola eragin duen azaltzeko hainbat testigantza entzuteko aukera izango da .
Madrilgo gobernuari, gutuna
Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bilera bat egiteko eskaria luzatu du, gutun baten bidez. Izan ere, Irungo trenbidearen berrantolaketaren inguruko hitzarmenari jarraipena emateko xedearekin eskatu du hitzordua Santanok. Hitzarmena 2011ko martxoan sinatu zuten Irungo Udalak eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Espainiako Gobernuko zenbait erakundek.
Egitaraua
09:00. Parte hartzaileei harrera eta Konferentzia Aretora sarbidea
09:30-10:15. Jardunaldiaren irekiera Jose Antonio Santani Irungo alkatearen eskutik. Irungo trenbide azpiegitura berrien inguruan ariko da.
10:15-10:45. Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko L.M. Castillok AHTren egungo egoera azalduko du.
10:45-11:15. Atsedena.
11:15-12:00. Abiadura handiaren ustiapena eta kudeaketarako sistemak, Renfe-ren eskutik –baieztatzeke–.
12:00-12:45. Modu askotako terminalen kudeaketa: hiri bat hiri baten baitan, Adif-en eskutik –baieztatzeke–.
12:45-13:30. Burdinbide sektoaren liberalizazioa: bidaiariak eta merkantziak, R. Ramosen eskutik. Ramos, Madrilgo CEU San Pablo unibertsitateko eta ikasketa eta ikerketa taldeetako (GEI) kidea da, Espainiako burdinbideen fundazioarengatik (FFE).
13:30-15:30. Bazkalordua.
15:30-16:15. Abiadura Handiaren iristsiera Bartzelonan: hiriarentzako esanahia, Herri Katalanetako trenbidearen lagunen federazioko I. Argemiren eskutik.
16:15-17:00. Abiadura Handiko Trenak eta hiri tranbiak: joera berriak, Alstom konpainiako F. Sunyerren eskutik.

