Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Esku pilota ligaren 10. jardunaldia Uranzun jokatuko dute

Esku pilota partida profesionalen ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Irungo Kirol patronatuko arduradunak, Juanjo Aldakoa Kurpil Kirolak elkarteko presidenteak eta Iñigo Salbidea Asegarceko ordezkariak. Uranzu pilotalekuan aurkeztu dituzte partidak, eta pilota profesionalaren ekitaldi honen gaineko hitzarmena sinatu dute hiru arduradunek. Horiek horrela, kontent agertu dira antolatzaileak ekitaldi berriarekin, eta “aurreko ekitaldietan izandako harrera ona edukitzea” espero dutela adierazi du Juanjo Aldakoa Kurpil Kiroletako arduradunak. Partidak Hala, hitzordua datorren ostiralean hilaren 24ean izango da Uranzu pilotalekuan (22:00), eta bertan lehituko dira, lehenbizi Olaizola-Mendizabal II bikotea Saralegi-Otxandorenaren aurka. Horien ondotik, Titin III-Merino II eta Bengoetxea VI-Apraiz ariko dira frontoian. Lehen mailako binakako lehiaketaren 10. jardunaldia izango da Uranzukoa. Egun, Titin III-Merino II bikotea hirugarren postuan daude, bost garaipenekin eta hiru porrotekin. Gainera, bigarren postuko bikotearekin berdinduta daude. Bestalde, Bengoetxea VI-Apraiz bikotea seigarren postuan dago, lau garaipen eta lau porrotekin, eta laugarren zein seigarren postuetako bikoteekin berdinduta daude. Kontuan hartzekoa da, finalerdieko partidetarako lehen lau bikoteak sailkatzen direla. Sarrerak Otsailaren 20tik 23ra bitartean Kurpil Kirolak elkartearen egoitzan salgai izango dira sarrerak, Peña kaleko 9. zenbakian. 19:00etik 20:30era irekiko dute elkartea interesa dutenentzat. Bestela ere, 943620972 zenbakian harremanetan jar daitezke zaleak. Halaber, Uranzu pilotalekuko lehiatilan salgai izango dira partidaren egunean [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2012/02/17
Ligako esku pilota partidak aurkeztu dituzte

Ligako esku pilota partidak aurkeztu dituzte

Esku pilota partida profesionalen ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Irungo Kirol patronatuko arduradunak, Juanjo Aldakoa Kurpil Kirolak elkarteko presidenteak eta Iñigo Salbidea Asegarceko ordezkariak. Uranzu pilotalekuan aurkeztu dituzte partidak, eta pilota profesionalaren ekitaldi honen gaineko hitzarmena sinatu dute hiru arduradunek.

Horiek horrela, kontent agertu dira antolatzaileak ekitaldi berriarekin, eta “aurreko ekitaldietan izandako harrera ona edukitzea” espero dutela adierazi du Juanjo Aldakoa Kurpil Kiroletako arduradunak.

Partidak
Hala, hitzordua datorren ostiralean hilaren 24ean izango da Uranzu pilotalekuan (22:00), eta bertan lehituko dira, lehenbizi Olaizola-Mendizabal II bikotea Saralegi-Otxandorenaren aurka. Horien ondotik, Titin III-Merino II eta Bengoetxea VI-Apraiz ariko dira frontoian.

Lehen mailako binakako lehiaketaren 10. jardunaldia izango da Uranzukoa. Egun, Titin III-Merino II bikotea hirugarren postuan daude, bost garaipenekin eta hiru porrotekin. Gainera, bigarren postuko bikotearekin berdinduta daude.

Bestalde, Bengoetxea VI-Apraiz bikotea seigarren postuan dago, lau garaipen eta lau porrotekin, eta laugarren zein seigarren postuetako bikoteekin berdinduta daude.

Kontuan hartzekoa da, finalerdieko partidetarako lehen lau bikoteak sailkatzen direla.

Sarrerak
Otsailaren 20tik 23ra bitartean Kurpil Kirolak elkartearen egoitzan salgai izango dira sarrerak, Peña kaleko 9. zenbakian. 19:00etik 20:30era irekiko dute elkartea interesa dutenentzat. Bestela ere, 943620972 zenbakian harremanetan jar daitezke zaleak.

Halaber, Uranzu pilotalekuko lehiatilan salgai izango dira partidaren egunean bertan, 18:00etik aurrera.

Sarrerak 20, 25 eta 30 euroan salgai izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.