Inauterietan, gaur, ikastetxeen txanda
Hasi dira inauteriak Errenteria-Oreretan, eta gaur, ikastetxeak izango dira protagonista nagusiak. Koldo Mitxelenako ikasleak, adibidez, Erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte Errenteria Ezagutzen gaiarekin lotutako pertsonaiez mozorrotuta: Xanti eta Mai...
Hasi dira inauteriak Errenteria-Oreretan, eta gaur, ikastetxeak izango dira protagonista nagusiak. Koldo Mitxelenako ikasleak, adibidez, Erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte Errenteria Ezagutzen gaiarekin lotutako pertsonaiez mozorrotuta: Xanti eta Maialen, galletak, buruhandiak… era guztietako pertsonaiak ikusi ahal izan dira.
Aurretik, ordea, bost egun luze dituzte mozorrotzeko errenteriarrek.
