Liderra jasoko du gaur arratsaldean Allerru-Jaizkibel
Allerru-Jaizkibelek hasiera batean behintzat zaila izango den partida jokatuko du gaur iluntzean, Gure Txokoak bisitatuko baitu Bekoerrota. Sailkapeneko lehenengo postuan daude beratarrak. Partida 20:30ean hasiko da. Allerru saskibaloi taldeak etzi jok...
Allerru-Jaizkibelek hasiera batean behintzat zaila izango den partida jokatuko du gaur iluntzean, Gure Txokoak bisitatuko baitu Bekoerrota. Sailkapeneko lehenengo postuan daude beratarrak. Partida 20:30ean hasiko da.
Allerru saskibaloi taldeak etzi jokatuko du, Zumarragan, Aluminios Francisco Alberdi taldearen kontra, 17:00etan. Bi taldeek zortzina garaipen dituzte, eta igande arratsaldeko partidan berdintasun hori hautsiko da.
Futbolean, berriz, Allerru Bk bakarrik jokatuko du asteburu honetan. Arratsaldean izango da, 19:30etik aurrera, Lazkaoko Arizti Handi futbol zelaian.
