Olerki Lehiaketarako dena prest, Hendaian
Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak herritar orori zuzendutako Olerki Lehiaketa antolatu du laugarren aldiz, frantsesez eta euskaraz. Mediatekak antolatutako Olerkarien Udaberria ekimenarekin batera garatuko da lehiaketa. Herriko Etxeak jakinar...
Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak herritar orori zuzendutako Olerki Lehiaketa antolatu du laugarren aldiz, frantsesez eta euskaraz. Mediatekak antolatutako Olerkarien Udaberria ekimenarekin batera garatuko da lehiaketa.
Herriko Etxeak jakinarazi duenez, aurtengo lehiaketaren gaia Familia izango da, eta martxoaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira poesia lanak Mediatekan (Jaizkibel karrika, 4) zein Herriko Etxean (Errepublika plaza).
Halaber, postaz ere bidal daitezke Herriko Etxera –Kultura-Mediateka zerbitzua BP 60 150 64 701 Hendaye cedex–. Gutun azalean 2012ko Olerki Lehiaketa idatziz.
Sari banaketa
Tokiko gobernuak gaur jakitera eman duenez, herriko kontseilariek eta hendaiarrek osatuko dute epaimahaia, eta martxoren 31n izanen da sari-banaketa.
Parte hartzaile bakoitzak nahi bezain bat olerki aurkeztu ahal izango du. Olerki bakoitzak 40 bertsu edukiko ditu gehienez, eta idazmakinaz izkiriatuko dira, A4 ohiko formatuan. Epaimahaiak anonimatua errespetatuko du eta olerkiak ez dira inolaz ere sinatuak edo izenpetuak izan behar.
Xehetasun gehiago 05.59.48.00.77 telefono zenbakian.
‘Poesiaren Ibilaldia’
Mendi Zolan kulturguneak bestalde, lehen mailako 4 eta 5 urteko ikasleei zuzendutako urteroko Poesiaren Ibilaldia antolatu du, apirilaren 2an eta 3an. Gaia, Kutsadura izanen da, Garapen Iraunkorraren Astearen karietara.
