Zuberoako Biraren laugarren etapa, igandean
Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren laugarren etapa antolatu du datorren iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute, 18 kilometroko luzerakoa eta malda gutxi dituena. Interesa dutenek mendi elkarteak Antxon duen egoitzan izena eman dezakete (Oarso kaleko 4 zenbakia), asteazken eta ostiralean, 19:30etik aurrera. Informazio gehiago behar duenak telefonoz dei dezake, edo www.jaizkibelmt.tk webgunea bisitatu. Igandean autobusez joango dira Eskiularaino, handik ibilbidea hasteko. 06:45ean pasako da autobusa Iztietatik, eta 07:00etan Antxotik.
Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren laugarren etapa antolatu du datorren iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute, 18 kilometroko luzerakoa eta malda gutxi dituena.
Interesa dutenek mendi elkarteak Antxon duen egoitzan izena eman dezakete (Oarso kaleko 4 zenbakia), asteazken eta ostiralean, 19:30etik aurrera. Informazio gehiago behar duenak telefonoz dei dezake, edo www.jaizkibelmt.tk webgunea bisitatu.
Igandean autobusez joango dira Eskiularaino, handik ibilbidea hasteko. 06:45ean pasako da autobusa Iztietatik, eta 07:00etan Antxotik.

