Arrantzale bat hilda agertu da Pasaiako portuan
Atzo goizean Pasaiako portua garbitzen duen ontziak hildako gizon baten gorpua aurkitu zuen Trintxerpeko ontziralekuaren ondoan. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, Farillon ontziko arrantzalea da hildakoa. Galiziako Celeiro (Lugo) herrikoa da ont...
Atzo goizean Pasaiako portua garbitzen duen ontziak hildako gizon baten gorpua aurkitu zuen Trintxerpeko ontziralekuaren ondoan. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, Farillon ontziko arrantzalea da hildakoa. Galiziako Celeiro (Lugo) herrikoa da ontzi hori. Hala, indar gehien hartu duen hipotesia izan da arrantzaleak ontzira sartu nahi zuenean uretara erori zela, eta ito egin zela. Atzo goizaldean izan zen gertakaria, eta hildakoaren kideak atzo goizean laguna ontzian ez zegoela ikusita hasi ziren hura bilatzen.
Trintxerpeko ontziralekuan lehen autopsia egin ondoren, Donostiako Lege eta Auzitegi Medikuntza Institutura eraman zuten gorpua, eta gaur eta bihar artean egingo diote autopsia, zergatik hil zen jakiteko.
