Bahituta zegoen errenteriar bat askatu dute
Frantziako poliziak bahituta zegoen errenteriar bat askatu du Tolosan (Okzitania), drogarekin lotutako operazio batean. Ertzaintzak eman zion Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroari bahiketaren berri, eta horrela Frantziako polizia jakinaren ...
Frantziako poliziak bahituta zegoen errenteriar bat askatu du Tolosan (Okzitania), drogarekin lotutako operazio batean. Ertzaintzak eman zion Hendaiako Polizia eta Aduana Kooperazio Zentroari bahiketaren berri, eta horrela Frantziako polizia jakinaren gainean jarri zuten. Ikerketa baten ostean, pasa den asteburuan egin zuten bilaketa, eta Errenteriako bizilaguna aurkitu zuten. Ustezko bahitzaileak ere, hiru gizon, atxilotu zituzten poliziek.
