TAOko langileen greba garaiko dirua itzuliko zaie herritarrei
Irungo Udalak jakinarazi duenez, TAOko langileek greba egin zuten garaiko dirua itzuliko die egoiliar txartela duten herritarrei. Greba 2011ko bost hilabeteetan zehar luzatu zen, eta beraz, egoiliar txartela ordaindu zuten herritarrek kaltea pairatu zu...
Irungo Udalak jakinarazi duenez, TAOko langileek greba egin zuten garaiko dirua itzuliko die egoiliar txartela duten herritarrei. Greba 2011ko bost hilabeteetan zehar luzatu zen, eta beraz, egoiliar txartela ordaindu zuten herritarrek kaltea pairatu zuten.
Horiek horrela, aurtengo kanpaina otsailaren 27an hasiko da eta bost hilabete horietako zati proportzionala deskontatuko zaie herritarrei; 40 eurotik 16,32 euro deskontatuko ditu, alegia.
Tokiko gobernuak jakinarazi duenez, zerbitzua ematen duen enpresak hartu beharko du ardura hori, eta denera, 50.000 euro inguru itzuli beharko dituela aurreikusi dute.
