
Gaur egin diote epaiketa Joseba Agudo abokatu oreretarrari Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta errugabetzat jo du bere burua. “Deserriratuei eta erbesteratuei eta euren familiei laguntza ematea izan da nire delitu bakarra”, adierazi du. Il...

Irungo Udalak Euskararen Hilabetea ekimenaren beste ekitaldi bat abiatuko du gaur. Horretarako, hainbat antzerki, erakusketa bat eta jaialdi bat egitea aurreikusi du tokiko gobernuak. Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara ordezkariak jakinarazi duenez, “haurrek euskararekiko duten interesa eta jarrera areagotzeko eta hobetzeko” sortu zuten programa. Horiek horrela, txikienek hasiko dute Euskararen Hilabetea eta hortaz, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Izarrak antzezlana ikusteko aukera izango dute gaur. Teatro Paraiso konpainiak ekoiztutako lana da Izarrak. Antzezlanak nagusi Era berean, martxoaren 28an eta 30ean izango dira hurrengo hitzorduak, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendutakoa lehena eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo ziklokoei zuzendutakoa bigarrena. Lehenek Markeliñe konpainiaren Uharte ezezaguna lana ikusteko aukera izango dute, eta keinuetan eta ikusmenean oinarritutako abentura egin ahal izango dute ikasleek. Bigarrenek, berriz, Pikor konpainiak eta Setem Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatutako XL Town antzezlana ikusiko dute. Azken hori tragikomedia bat da, mendebaldeko hiritarren kontsumo ohitura konpultsiboen zein burugabeen ingurukoa. Halaber, munduko moda joerek eta kirol marka handiek dituzten jarduerak azaleratuko ditu antzezlanak. Erakusketa eta jaialdia Euskararen Hilabeteari segida emateko, Irungo ikastetxe guztietan euskaraz ekoiztutako lanekin erakusketa bat antolatuko dutela jakinarazi du tokiko gobernuak, zehaztapen gehiagorik eman gabe. Azkenik, eta ekimena bukatzeko xedearekin, jaialdia izango da martxoaren 30ean Zabaltza plazan. Urtxintxa Eskolako kideek [...]

Lana bilatzera joan ziren pasa den otsailaren 1ean Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleak Oarsoaldea Garapen Agentziaren enplegu zerbitzuetara. Lana bilatzeko nahiz hobetzeko garapen agentziaren bidez zein baliabide eduki ditzaketen jakin ahal izan zuten...

Bihar inauguratuko dute Pasai Antxoko behin-behineko osasun zentroa. Eguerdian izango da, eta udaletik dei egin diete herritarrei inaugurazio ekitaldira agertzeko. Udalak adierazi duenez zerbitzuak nabarmen egingo du hobera: “Aurretik ezagututakoarekin alderatuta, instalakuntzek hobera egingo dute dudarik gabe; eta horrek bere eragina izango du, noski, zerbitzuan”. Nolanahi ere gogoratu dute behin-behineko egitura dela. “Udal honek dagokion instituzioari herri honekin hartutako konpromisoak bete ditzan eskatzen jarraituko du”, agertu dute. Aparkatzeko proposamena Herrian aparkatzeko dauden arazoak kontuan izanik, udalak osasun zentroak zerbitzua ematen duen orduetan aparkatzeko zenbait neurri hartu ditu. Hala, astelehenetik ostiralera Usozen aparkatzea debekatuta egongo da, 08:00etatik 15:00etara. Soilik hiru ibilgailurentzako tokia izango da: anbulantzia bat, guardian dagoen medikuaren etxez etxeko zerbitzuko ibilgailua bat, eta elbarrituentzako leku bat. Ordutegi horretatik kanpo, eta asteburuetan zein jaiegunetan, bertan aparkatzea libre izatea proposatu du Pasaiako Udalak. Araudia bihartik izango da indarrean, osasun zentroaren irekitzearekin batera. Araudia errespetatzeko eskatu diete “guztion onurarako izango delakoan”.

Action Painting deritzon tailerra antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dituzte marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Axular plazan dute egoitza). Helduei eta haurrei zuzenduta dago margoketa ikasta...

Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren barruko laugarren etapa antolatu du iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute. Hemezortzi kilometroko ibilbidea da, eta antolatzaileen arabera, malda gutxi ditu. Inter...


Goizane Álvarez Giza Baliabide eta Bizikidetza ordezkariak, Pedro Alegre Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartze ordezkariak, udaleko beste zenbait kideekin batera, harrera egin diete Belgikatik etorritako ikasleei. Belgikako Institut Saint Joseph de Ciney ikastetxeko 15 ikasle dira eta eskolak 20 urte daramatza Irungo La Sallerekin elkarlanean, hizkuntza-trukeak antolatzen Eurodyssée programaren barruan. La Salleko ikasleek martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitartean joango dira Belgikara, eta han, Europako beste ikastetxe batzuetako gazteekin elkartuko dira; Italia, Portugal, Eslovakia, Polonia, Suedia, Hungria, Errumania eta Greziakoekin, hain zuzen ere. Guztira, nazioarteko 250 ikasle eta 40 bat irakasle elkartuko dira bertan. Aurtengo programako gaia, Europa artistikoa da, eta nazio bakoitzeko adierazgarri den adierazpen artistikoa aurrera eraman ebharko dute.

Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak Hiri Debekatuaren Mapa delakoaren berri eman du gaur goizean. Bertan, herriko 42 leku “arriskutsuren” berri ematen du txostenak. Irungo Bilgune Feministak 2010. urtean Katean eta Arbesen bultzatutako ikerketaren segida da, eta feministez gain, Argoiak eta auzo elkarteek ere parte hartu dute ekimenean. Hala, identifikatutako leku arriskutsu adierazgarrienak dira besteak beste: Emaus lantegirainoko bidezidorra, Letxunborro hiribideko tunela, Karrika Nagusiaren goi aldea Artaleku inguruan, López de Becerra kalea Topoaren ondoan eta Olaketa kalean dagoen kale txikia. Berdintasunean espezializatutako Murgibe aholkularitza-etxeak egin du azterketa; hirigintzan eta generoan espezializatutako bertako arkitekto baten esktuik. Horretarako, web orriaren bitartez irekitako prozesuan nahiz tailerretan parte hartutako 120 lagunen iritziak baloratu ditu enpresak. Kalean baino, etxean Irungo Udaleko ordezkariak onartu duenez, “hiri-antolamenduan emakumeak leku publikoetan erasotzea errazagoa egin ahal duten faktore batzuk daude, eta horregatik eman zaio garrantzia ekimen honi”. Halere, emakumeenganako eraso gehienak “arlo pribatuan eta familia alorrean” gauzatzen direla nabarmendu du. Horiek horrela, tokiko gobernuak emakumeenganako indarkeriaren inguruko hainbat datu azaleratu nahi izan ditu. Hala, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimenganako Arreta Zuzendaritzaren txostenaren arabera, 2010. urtean Irunen 166 kasuetan esku-hartu zuen Ertzaintzak; horietatik 125 bikotekideak edo bikotekide ohiak eraginak ziren; 35 beste senitarte batzuek; eta horietako 6 kasutan sexu-erasoak izan ziren. “Alegia, emakumeenganako [...]

Herriko etorkinek dagoeneko izena eman dezakete AISA ikastaroetan. 16 urtetik gorako etorkin guztiei dago zuzenduta, batik bat etorri berriak direnei, eta orain arte euskararekin harreman gutxi eduki dutenenei. Laguntza horiek HABE eta Eusko Jaurlaritz...

Lakaxita gaztetxeak komediazko antzerki bat antolatu du iganderako, 19:00etan. Pepinos podridos (en el frigo) –Pepino ustelduak (hozkailuan)– izenburupean, Esperanza izeneko emakume batek bere bizitza tragikomikoaren kontaketa egingo du.

Gaur epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du, “iheslarien eta ETAko zuzendaritzaren artean zubi lanak” egitea leporatuta. Atzo, Eskubideak Euskal Herriko Abo...

Herenegun goizean Pasaiako portua garbitzen duen ontziak hildako gizon baten gorpua aurkitu zuen Trintxerpeko ontziralekuaren ondoan. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, Farillon ontziko arrantzalea da hildakoa. Galiziako Celeiro (Lugo) herrikoa d...