Jaizkibelek igandean egingo du Zuberoako Biraren laugarren etapa

Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren barruko laugarren etapa antolatu du iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute. Hemezortzi kilometroko ibilbidea da, eta antolatzaileen arabera, malda gutxi ditu. Inter...

Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Biraren barruko laugarren etapa antolatu du iganderako, hilaren 26rako. Eskiula eta Montori herrien arteko bidea egingo dute. Hemezortzi kilometroko ibilbidea da, eta antolatzaileen arabera, malda gutxi ditu.

Interesa dutenek mendi elkarteak Antxon duen egoitzan izena eman dezakete (Oarso kaleko 4. zenbakian), gaur edo etzi, 19:30etik aurrera. Informazio gehiago behar duenak telefonoz dei dezake (943 51 47 00), edo www.jaizkibelmt.tk webgunea bisitatu.

Igandean autobusez joango dira Eskiularaino, handik ibilbidea hasteko. 06:45ean pasako da autobusa Errenteria-Oreretako Iztietatik, eta 07:00etan jasoko ditu antxotarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.