Emozioak lantzeko margoketa tailerra egingo dute Antxon
Action Painting deritzon tailerra antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dituzte marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Axular plazan dute egoitza). Helduei eta haurrei zuzenduta dago margoketa ikasta...
Action Painting deritzon tailerra antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dituzte marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Axular plazan dute egoitza).
Helduei eta haurrei zuzenduta dago margoketa ikastaroa. Interesa duenak 679 33 24 11 (Izaskun) edo 619 66 00 64 (Cris) telefono zenbakietara dei dezake, edo Bekoz Bekoren e-posta helbidera idatzi izena emateko. Facebooken ere gaiaren gaineko informazioa aurki daiteke, bilatzailean bekoz beko jarrita.
Action Painting marrazketa libreko teknika da, eta teknika horren bidez, besteak beste, kaos emozioak, desordenarenak eta ezinegonarenak bidera daitezke. Tailerrean parte hartzeko izena ematearekin batera, margotzeko oihala eraman behar da.
