
Irungo Udaleko Gazteria Sailak 2012o udalekutan parte hartzeko izen-ematea astelehenean irekiko du. Udalekuak Arabako Sarria herrian egingo dira zazpigarren aldiz, Gorbea Parke Naturalaren magalean. Udalekuak uztailean eta abuztuan garatuko dira, eta I...

Miguel Angel Páez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Ingurumeneko ordezkariak, Saskika Ekoizle Elkartearekin batera, baserritar elkarteak eskaintzen duen zerbitzua ezagutzera eman dute gaur goizean, udaletxean izandako agerraldian. Elkarteak sasoiaren araberako fruta eta barazkiez betetako saskiak etxera bidaltzen ditu, zerbitzua kontratatu nahi duten herritarrentzako. Bezeroek erabakiko dute ze maiztasunarekin jaso nahi duten saskia eta gainera, edukia alda daiteke tarteka–denboraldiko produktuen arabera, alegia–. Saski bakoitza 15 euroan dago salgai, eta beste 5 euro gehituko lirateke bidalketa gastuengatik. Lurrari lotutako produktuak Saskika elkartetik adierazi dutenez, “bertako produktuak dira, denboraldikoak eta lurrari lotuak”. Horrez gain, “kalitatezko elikagaiak dira, zaporetsuak eta freskoak, eta onuragarriak osasunerako, gure kulturarako eta bertako ekonomiarako”. Horiek horrela, www.saskika.com weborrian informazioa eskura dute interesatuek. Era berean, zenbait errezeta prestatzeko urratsak ere eskura daitezke. Hala, eskaerak webgunearen bidez, info@saskika.com posta elektronikoaren bidez, edota 901 440443 telefono zenbakian egin daitezke. Agerraldi publikoa Guzti horren berri emateko xedearekin, aurkezpen publikoa egingo dute larunbatean, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, goizeko 11:00etan.

Mendekosteak hurbiltzen ari direla eta, asteartean jai batzordeak bilera egingo du herriko lehenengo jaiak prestatzen hasteko. Herriko hezkuntza, kultur eta kirol eragileei luzatu diete deialdia bilera horretan parte hartzeko. 19:30ean elkartuko dira K...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko pistako piraguistak Zumaian lehiatuko dira etzi, Gipuzkoako Fondo Txapelketan, 16:00etatik aurrera. Azken orduko ezustekorik ezean, saileko palista guztiak ariko dira, eta, Donostia Kayak taldea faborito bada ere, ez dut...

Tulle kaletik Martin Etxeberria kalera pasatu da Garagune zentroa. Bertan, urritasuna daukaten pertsonak gizartean integratzen egiten dute lan. Zentro berria urritasun fisikoa dutenentzako egokitua dago, eta erabiltzaileek espazio propioa daukate, aurr...

Aurtengo Zuhaitz Eguna Uzpuru inguruan antolatu du udalak, Zaria mendian, hain zuzen ere. Igandean (hilak 26) goizeko hamarretan Doneztebe plazan jarrita dago hitzordua, autobusez Kausorora igotzeko. Gero, handik oinez igoko dira zuhaitzak aldatuko dir...


Aurrerantzean ostiralak are bereziagoak izango direla iragarri du Pagoak. Hala, biharko lehenengo Back to back saioa antolatu dute arduradunek, bi bikoteren artean. Paolo vs. Thomas Totton izango da lehenengo aurrez aurrekoa. Eta Furonia vs. Lolitta bi...

Joan zen asteburuan Teucroren kontra gol bakarrez galdu eta gero, larunbat arratsaldean Mecalia Novasen aurka jokatuko du Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeak, Artalekun, Ohorezko Zilarrezko Mailako 19. jardunaldiko partidan. Lasaitasuna bilatze aldera, punt...

Kontzejupea txiki geratu zen urtarrilaren 29an. Mutxikoak dantzatzeko aukera izan zen lehenengo aldiz herrian eta hamarnaka lagun elkartu ziren, herrikoak zein beste herrietakoak. Hasi eta gutxira arazo tekniko batzuk izan ziren, minutu batzuk saioa et...


Aste honetan, Gazte Informazio Bulegoan ematen duten lan aholkularitza gaur izango da, ohiko ordutegian: 16:30etik 19:30era (normalean ostiraletan ematen dute zerbitzu hori).

Oiartzunen inauteriak herenegun bukatu ziren. Hala, irudian ikus daitekeenez, Oiartzungo Petra Lekuona egoitzako kideek sardina erre zuten herenegun.

Laudorio hitzak besterik ez dira entzun gaur goizean Antxoko Usozko eremuan jarri duten anbulatorio berrian. Herritarrek gaur izan dute aukera osasun azpiegitura bisitatzeko, eta bertan izan direnek eraikinaren espazioa, argitasuna eta baldintza egokiak nabarmendu dituzte. Gaur ateak zabaldu dizkie herritarrei anbulatorioak, baina astelehenean hasiko da martxan. Gaurko ekitaldian Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak izan dira, Amaia Agirregabiria alkatea buru zutela. Horrez gain, Osakidetzako arduradunak ere izan dira bertan.

Jokatutako azken partidan liderraren aurka itxura bikaina eman eta gero, sailkapeneko bigarren tokian dagoen Ereintzaren aurka gauza bera egin eta garaipena bilatuko du etzi Lurraldeko Lehen Mailako Donibane eskubaloi taldeak. 10:30ean hasiko da lehia,...