Puntuak pilatzen hasi nahi du Bidasoak, larunbatetik hasita

Joan zen asteburuan Teucroren kontra gol bakarrez galdu eta gero, larunbat arratsaldean Mecalia Novasen aurka jokatuko du Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeak, Artalekun, Ohorezko Zilarrezko Mailako 19. jardunaldiko partidan. Lasaitasuna bilatze aldera, punt...

Joan zen asteburuan Teucroren kontra gol bakarrez galdu eta gero, larunbat arratsaldean Mecalia Novasen aurka jokatuko du Bidasoa Irun Eskubaloi Taldeak, Artalekun, Ohorezko Zilarrezko Mailako 19. jardunaldiko partidan. Lasaitasuna bilatze aldera, puntuak pilatzen hasteko jardunaldi egokia da irundarrentzat. 18:eoean hasiko da partida.

Mecalia sailkapeneko azken aurreko tokian dago, hiru garaipenekin; gainera, galiziarrek multzoko defentsarik ahulena dute.

Bidasoa, bere aldetik, hamaikagarren postuan dago, 14 punturekin, Teucrorekin berdinduta. Irabaziz gero bederatzigarren tokiraino jauzi egin dezakete, Teucrok irabazi ez, eta Alcobendasek punturik lortzen ez badu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.