Bihar inauguratuko dute Garagune berria
Tulle kaletik Martin Etxeberria kalera pasatu da Garagune zentroa. Bertan, urritasuna daukaten pertsonak gizartean integratzen egiten dute lan. Zentro berria urritasun fisikoa dutenentzako egokitua dago, eta erabiltzaileek espazio propioa daukate, aurr...
Tulle kaletik Martin Etxeberria kalera pasatu da Garagune zentroa. Bertan, urritasuna daukaten pertsonak gizartean integratzen egiten dute lan. Zentro berria urritasun fisikoa dutenentzako egokitua dago, eta erabiltzaileek espazio propioa daukate, aurreko zentroa Txolarte elkartearekin banatzen baitzuten.
Zentro berria Fatimako Andra Maria elizaren behealdean dago. Bost gune nagusi ditu erabiltzaileek euren ekintzak egin ahal izateko: egongela, bilera gela, eskulanetarako gela, komunak eta sukaldea. Goian beste bilera gela bat ere badaukate erabiltzaileak ez direnentzat.
Zentroak hamahiru erabiltzaile ditu, eta sei pertsonako bi begirale ditu.
