Zaleen laguntza nahi du Donibanek igandeko derbirako
Jokatutako azken partidan liderraren aurka itxura bikaina eman eta gero, sailkapeneko bigarren tokian dagoen Ereintzaren aurka gauza bera egin eta garaipena bilatuko du etzi Lurraldeko Lehen Mailako Donibane eskubaloi taldeak. 10:30ean hasiko da lehia,...
Jokatutako azken partidan liderraren aurka itxura bikaina eman eta gero, sailkapeneko bigarren tokian dagoen Ereintzaren aurka gauza bera egin eta garaipena bilatuko du etzi Lurraldeko Lehen Mailako Donibane eskubaloi taldeak. 10:30ean hasiko da lehia, udal kiroldegian.
Eskualdeko derbia izanik, harmailetan jende asko espero dute, eta publikoaren berotasuna aprobetxatu nahiko dute Ruflesen mutilek bi puntuak poltsikoratzeko. Donibane azken aurreko tokian dago, bost punturekin, Urnietakok baino hiru puntu gehiago, eta Leizaran Ernio taldeak baino hiru gutxiago.
Donibane Bk Arrasaten
Lurraldeko Bigarren Mailako taldeak kanpoan jokatuko du larunbatean, Debagoienan, Arrasate Eskubaloia taldearen aurka. Bi taldeak aurkari zuzenak dira, eta bi puntuak irabazten dituenak aurrea hartuko du sailkapenean —Arrasatek 8 puntu ditu eta Donibanek 6—. Partida 16:00etan hasiko da, Arrasateko Musakola kiroldegian.
