Zaria mendian egingo dute aurtengo Zuhaitz Eguna, igandean
Aurtengo Zuhaitz Eguna Uzpuru inguruan antolatu du udalak, Zaria mendian, hain zuzen ere. Igandean (hilak 26) goizeko hamarretan Doneztebe plazan jarrita dago hitzordua, autobusez Kausorora igotzeko. Gero, handik oinez igoko dira zuhaitzak aldatuko dir...
Aurtengo Zuhaitz Eguna Uzpuru inguruan antolatu du udalak, Zaria mendian, hain zuzen ere. Igandean (hilak 26) goizeko hamarretan Doneztebe plazan jarrita dago hitzordua, autobusez Kausorora igotzeko. Gero, handik oinez igoko dira zuhaitzak aldatuko diren tokira. Autoz joan nahi duenak, Kausoroko aparkalekuan utzi dezake ibilgailua.
Zuhaitz Egunaren helburua Oiartzungo mendietan bertako zuhaitzak berreskuratzea da. Aurtengoan, ametzak izango dira Zarian aldatuko dituztena.
Etxean aitzurrak dituztenei eramateko deia egin diete eta parte hartuko duten guztiei, arropa erosoa janzteko. Ohi bezala, zuhaitz landaketaren ondoren hamaiketakoa eskainiko die udalak bertaratutako guztiei.
