Ahalik eta gutxien erabiltzeko
Antxoko anbulatorio berria ezagutzeko baliatu zuten atzoko eguna antxotarrek. Bertan izan zirenek hitz onak besterik ez zituzten izan, aurrekoarekin alderatuta, askoz hobea delako. Erosoagoa, handiagoa, osatuagoa, argiagoa. Hitz horiek erabili zituzten atzo antxotarrek Usozen egin duten behin-behineko anbulatorio berria izendatzeko. Osasun azpiegitura berriarekin txundituta gelditu ziren bisitariak, eta “bazen garaia”, “hau aldaketa!”, eta “hau bai dela anbulatorio bat” bezalako esaldiak ahoz aho ibili ziren. Izan ere, atzo ezagutu zuten Antxoko bizilagunek anbulatorio berria. Ate irekien eguna izan zen. Hala, asteburua lokal zaharretik berrira beharrezko materiala eramateko baliatuko dute Osakidetzako langileek, eta astelehenean hasiko dira medikuak bertan herritarrak artatzen. Herritarrekin batera, Pasaiako Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak, eta Osakidetzako nahiz anbulatorioa eraiki duen enpresako ordezkariak izan ziren atzo azpiegitura ezagutzen, tartean, langileak. 7.172 erabiltzaile Antxoko anbulatorioak 7.172 biztanleren beharrak asetuko ditu. Horietatik 6.358k helduen familiako medikuntza zerbitzuak jasoko dituzte, eta 814k pediatriakoak. Hortaz, Antxok 4.652 biztanle dituela kontuan izanik, ondoko herrietako biztanleei ere zerbitzua ematen die osasun zentroak. Pediatria zerbitzua erabiltzen duenetakoa da Kike Tellado antxotarra, adin txikiko alaba bat baitu. Oso pozik azaldu zen atzo Tellado ikusi zuenarekin, batez ere pediatriako sailaren antolaketarekin: “Instalazioak oso handiak dira. Haurrentzako aretoa besteetatik bereizi dute, eta lehengo anbulatorioarekin alderatuz, askoz hobeto dago [...]
Antxoko anbulatorio berria ezagutzeko baliatu zuten atzoko eguna antxotarrek. Bertan izan zirenek hitz onak besterik ez zituzten izan, aurrekoarekin alderatuta, askoz hobea delako.
Erosoagoa, handiagoa, osatuagoa, argiagoa. Hitz horiek erabili zituzten atzo antxotarrek Usozen egin duten behin-behineko anbulatorio berria izendatzeko. Osasun azpiegitura berriarekin txundituta gelditu ziren bisitariak, eta “bazen garaia”, “hau aldaketa!”, eta “hau bai dela anbulatorio bat” bezalako esaldiak ahoz aho ibili ziren.
Izan ere, atzo ezagutu zuten Antxoko bizilagunek anbulatorio berria. Ate irekien eguna izan zen. Hala, asteburua lokal zaharretik berrira beharrezko materiala eramateko baliatuko dute Osakidetzako langileek, eta astelehenean hasiko dira medikuak bertan herritarrak artatzen.
Herritarrekin batera, Pasaiako Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak, eta Osakidetzako nahiz anbulatorioa eraiki duen enpresako ordezkariak izan ziren atzo azpiegitura ezagutzen, tartean, langileak.
7.172 erabiltzaile
Antxoko anbulatorioak 7.172 biztanleren beharrak asetuko ditu. Horietatik 6.358k helduen familiako medikuntza zerbitzuak jasoko dituzte, eta 814k pediatriakoak. Hortaz, Antxok 4.652 biztanle dituela kontuan izanik, ondoko herrietako biztanleei ere zerbitzua ematen die osasun zentroak.
Pediatria zerbitzua erabiltzen duenetakoa da Kike Tellado antxotarra, adin txikiko alaba bat baitu. Oso pozik azaldu zen atzo Tellado ikusi zuenarekin, batez ere pediatriako sailaren antolaketarekin: “Instalazioak oso handiak dira. Haurrentzako aretoa besteetatik bereizi dute, eta lehengo anbulatorioarekin alderatuz, askoz hobeto dago berria. Denean aldatu da, hobera”.
Uste berekoa da Josefa Arretxea adineko antxotarra: “Bestea baino hobea zen zerbait egitea ez zen zaila, baina ez nuen espero hain ondo egotea. Orain anbulatorio normala dugu, beste herrietan dituztenen antzerakoa. Bazen garaia”.
Orain, antxotarrek azpiegitura ahalik eta gutxien erabiltzea faltako da. Osasun ona duten seinale izango da hori.