Goñik bi oiartzuarren kontra jokatuko du datorren larunbatean
Almitza Sega Elkarteak antolatuta, jaialdi berezia izango da datorren larunbatean Madalensoron. Almitzak bere ibilbidearen gaineko bideoa emango du lehenengo, eta pilota partida berezia izango da ondoren. Mikel Goñik bi oiartzuarren kontra jokatuko du: Mikel Martinezen eta Iñigo Ugalderen kontra. Gainera, bertso-pilota partida izango da, eta bi bertsolarik girotuko dute lehia. Horietako bat Angel Mari Peñagarikano izango da. Sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai, eta orduan zehaztuko dituzte salmetan tokiak eta prezioa.
Almitza Sega Elkarteak antolatuta, jaialdi berezia izango da datorren larunbatean Madalensoron.
Almitzak bere ibilbidearen gaineko bideoa emango du lehenengo, eta pilota partida berezia izango da ondoren. Mikel Goñik bi oiartzuarren kontra jokatuko du: Mikel Martinezen eta Iñigo Ugalderen kontra.
Gainera, bertso-pilota partida izango da, eta bi bertsolarik girotuko dute lehia. Horietako bat Angel Mari Peñagarikano izango da.
Sarrerak datorren astean jarriko dituzte salgai, eta orduan zehaztuko dituzte salmetan tokiak eta prezioa.