Hezkuntza sistemaren inguruko dokumentalak emango ditu Kabigorrik
M15 Bidasoa mugimenduak, Kabigorri Ateneoarekin elkarlanean, hiru dokumental labur emango dituzte igandean, hilaren 26an (19:00). Hiru ikusentzunekoak hezkuntzaren inguruan jardungo dute, eta ondoren, mahai-ingurua izango da. Lehen dokumnetala Finlandi...
M15 Bidasoa mugimenduak, Kabigorri Ateneoarekin elkarlanean, hiru dokumental labur emango dituzte igandean, hilaren 26an (19:00). Hiru ikusentzunekoak hezkuntzaren inguruan jardungo dute, eta ondoren, mahai-ingurua izango da.
Lehen dokumnetala Finlandiako hezkuntza sistemaren ingurukoa izango da. Bigarrena, Redes Nº87 (87 zenbakiko sareak) izango da, eta ikasketen inguruko motibazioa lantzen du. Amaitzeko, Paradigma del sistema educativo (Hezkuntza sistemaren paradigma) ikusentzunekoa emango da, eta ohiko hezkuntza sistemarekin hausten du dokumentalak.