Menchu Galen obra hedatzeko hitzarmena izenpetu dute
Irungo Udalako Jose Antonio Santano alkateak, Kutxa Fundazioko Mikel Mendartek eta Menchu Gal Fundazioko Jose Juan Gonzalez de Chavarrik Menchu Gal Irungo margolariaren obra hedatzeko hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, erakusketa programa bat elka...
Irungo Udalako Jose Antonio Santano alkateak, Kutxa Fundazioko Mikel Mendartek eta Menchu Gal Fundazioko Jose Juan Gonzalez de Chavarrik Menchu Gal Irungo margolariaren obra hedatzeko hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, erakusketa programa bat elkarrekin garatzeko konpromisoa hartu dute hiru aldeek. Era berean haren margolanak nazioartean ezagutzera emateko, zein 2013 urtera begira erakusketa antologikoa osatzeko konpromisoa ere hartu dute.
Elkarlan honen bitartez, hiru aldeek kudeatutako margolanak elkarri maileguan ematea aurreikusi dute. Hala, Irungo irudia hedatzea ere helburu dute. Izan ere, margolariak haren jatorrizko herrira etengabe begiratzen zuen: bertako paisaiak, herritarrak eta herria bera protagonistatzat hartu baitzituen irundarrak.
Hala, hitzarmena 2012tik 2014ra bitartean luzatuko da, eta hori betetzeko xedez, jarraipen batzorde bat eratu dute.