
Atzo arratsaldean eta gaur goizean asko izan dira Merkatuzarren jarri duten stock azokatik pasatzera animatu diren herritarrak. Produktu guztiak prezio merkean jarri dituzte 24 erakusleihoetan, eta jantziak, oinetakoak, osagarriak eta beste zenbait ele...

Hilaren 28an, 19:30ean, Jose Manuel Cortizo CCOOko kideak eta Jose Ramon Zapirain LABekoak hitzaldia emango dute Trintxerpeko alkateordetzan, Ingurumen osasuna: Pasaiako portuaren gainditu gabeko ikasgaia izenburupean. Cortizo eta Zapirain portuko lang...


Bi aste luze iraun dute inauteriek Errenteria-Oreretan, eta astearteko sardinaren ehorzketarekin ez ziren amaitu: inude eta artzainek esango diete agur datorren urtera arte. Hain zuzen, Orereta Ikastolak antolatzen duen inude eta artzainen desfilea bih...

Pasaiako EAJ ez dago gustura Pasaian atez ateko hondakin bilketa martxan jartzeko urratsak emango direnaren albistearekin. Asteazkenean egin zuten agerraldia Gipuzkoako hainbat alkatek hori iragartzeko, denak Bildukoak. Momentuz, gobernu taldeak oposizioarekiko gaiaren gainean “errespetu eza” izan duela esan du Nahikari Otermin EAJren udaleko bozeramaileak, “alde bateko erabaki horren berri prentsaren bidez” jakin duelako. Hortaz, presazko eledunen batzordean bilera eskatu du EAJk, «Udalbatza zuzenean informatzeko». Oterminen arabera, eledunen batzorde horren helburua izango da, batetik, “oposizioa behar den bezala” informatzea, eta bestetik atez atekoaren gaineko datuak partekatzea: “Zein txostenetan oinarritu diren, zein azterketa dauzkaten, eta zeintzuk izango diren kostuak”. Hartara, EAJk uste du txosten horiek esku artean izan beharko lituzkeela gobernu taldeak, “tamaina honetako aldaketa gogor eta garesti bat proposatzeko”. Aldi berean, jeltzaleek Hirigintza Sailari txostena eskatu diote atez atekoaren bideragarritasun teknikoa aztertzeko, eta Donibanen eta San Pedron egin beharko liratekeen arau subsidiarioen barruko aldaketak aurreikusteko. “Gutxiespena ez da onargarria, bai ulergarria” Nahikari Oterminek adierazi du gaiaren gaineko informaziorik ez izatea “gutxiespena” dela, “ez da onargarria. Baina bai ulergarria Pombo jaunaren laguntzarekin duten gehiengo absolutua kontuan hartuta”. Hala, gobernu taldeak eta Pasaiako Ezkerrak gehiengo hori “inposizioan oinarritutako politika egiteko” baliatuko dutela uste du EAJk, “eztabaida eta herritarren benetako parte hartze demokratikoa ezereztatuz”. [...]

Inauteriei agur esateko, Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleek Lantz (Nafarroa) bisitatu zuten pasa den asteartean. Hala nola, Ziripot eta Mielotxin pertsonaiak ezagutu zituzten.

Gaur arratsaldean desfilea egin dute Trintxerpen konpartsek. Eguneko ekitaldirik jendetsuena izateaz gain, koloretsuena ere izan da. Arratsaldean eta gauean giroak jarraituko du Trintxerpen, bihar arratsean bakailaoa erre arte. Ondoko irudiak eta bideoak gaur arratsaldeko desfilekoak dira.

Gezalama auditoriuma prest dago gaur gaueko bertso saiorako. Taula gainean lau bertsolari handi izango dira, 22:30etik aurrera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gaiak jartzen, berriz, Mañontzi bertso eskolako kid...

Aste honetan Donibanen ustez sexu indarkeria kasu bat egon delako elkarretaratzea egingo dute bihar (igandea), 13:00etatik aurrera, Donibaneko Santiago plazan.

Gaur gaueko hamaiketatik aurrera, Lolas club taldea entzuteko aukera izango da Gamon Zumardiko Laket tabernan. Uno diskoa aurkeztuko du talde donostiarrak, eta 60 eta 70eko hamarkadako rock & roll doinuak joko ditu.

Apirilean ere doako ikastaroak egiteko aukera izango da Errenteria-Oreretako KZgunean. Batetik, 20 orduko Internet ikastaroa egin ahal izango da apirilaren 16tik 27ra, astelehenetik ostiralera goizez (11:00etatik 13:00etara) eta arratsaldez (16:00etati...

Apirilaren 12tik 27ra sorospen eta lehen laguntza ikastaroak antolatu ditu Irungo Gurutze Gorriak. Hamabostaldi horietan astegunetan emango dituzte eskolak, 18:00etatik 21:20ak arte. Irunen erakundeak duen egoitzan egingo dute. Hala, gaiaren gaineko in...

Atzo hasi ziren Trintxerpeko inauteriak. Eguraldia lagun, Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleak arduratu ziren barrutiari inauteri kolorea emateaz, eta arratsaldean egin zuten desfileak herritarren ikusmina sortu zuen, Tintxerpeko kaleetan zehar musika eta dantza zabalduz: 2 urtetik hasi eta 14 urte bitarterainoko ikasleek parte hartu zuten ikuskizunean. Ikastetxeak aurtengo mozorroen festarako aukeratu duen gaia Eta zu nongoa zara? da, hortaz, munduko hainbat kulturatako pertsonaiak ikusi ziren atzo barrutian zehar: 2 urtekoak indioz, 3 urtekoak mexikarrez, 4 urtekoak tiroldarrez, 5 urtekoak txinatarrez, lehen ziklokoak Bantuez, bigarren ziklokoak Inuitez eta hirugarren ziklokoak arabiarrez jantzi ziren. Bertakoak dira ondoko hiru irudiak. Gaur eta bihar, desfileak nagusi Trintxerpeko inauterien berezitasunetakoa konpartsen desfileak dira. Hala, gaur arratsaldean egingo dute desfile handia, 16:30ean hasita, Carbones eremutik. Honako konpartsek parte hartuko dute: Zuhaitzak, Lagun Artea, Alegria de Alza, Santa Barbara, Gurea, Trumoiak, Aitor ikastola, Tantai Loiola, Thamessis, Fama, Mystic, Txingor, Alaia, Odissey, Eureka, Kaos, APA Telleri, Furius, Bosko Zuhaitz, Intxaur Txiki, Show Time, Boveda eta Txassis. Ondoko zerrendan daude gaurko eta biharko egitarauak: Gaur (larunbata) 11:30ean. Haurrentzako tailerrak Euskadi etorbidean. Ondoren, mozorro lehiaketa. Eguraldi txarra egingo balu elizaren etxabean egingo lituzkete ekimen horiek. 16:30ean. Konpartsen eta karrozen desfilea. 21:30ean. Haurrentzako eta gazteentzako afaria Karmengo Ama ikastetxearen gimnasioan. 23:00etatik 00:30era. [...]