2012/2/27

BATeko bi korrikalari lehiatu dira Espainiako Txapelketan

Pista Estaliko Espainiako Aletismo Txapelketan parte hartu dute Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) Teresa Errandoeneak eta Olatz Arrietak. 60 metro hesi lasterketan lehiatu dira irundarrak, eta Errandoenea juniorraren kasuan, azkeneko hesian estroputz egin ondoren laugarren postua eskuratu du 8.78ko denborarekin. Arrieta seniorrak aldiz, bosgarren postua eskuratu du. Bidasoa Atletismo Taldea 20. postuan sailkatu da asteburuko txapelketan.  

irungo hitza

Otsailak 25 eta 26ko kirol emaitzak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-Bilintx 40-60. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Kostkas Inter 72-42. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Bigara Pulpo-Erei...

errenteriako hitza

‘Gipuzkoa Zero Zabor’-en gaineko hitzaldia etzi arratsaldean

Gipuzkoa Zero Zabor-i buruzko hitzaldia emango dute etzi arratsaldean Gezala Auditoriumean, 19:00etatik aurrera. Lurraldean ahalik eta zabor gutxien sortzeko taldeko kideek emango dute hitzaldia. Bertan, mugimendu horrek aurrera daraman lana azalduko d...

lezoko hitza

150 gazte elkartu dira, ‘Gaztiak bagatoz!’ ekimenean

Oiartzungo gazteen ordua iritsi dela diote herriko gazteek. Gazteen arteko harremanak sustatu eta gazteen gusturako ekitaldiak antolatzea da helburua. Lehen hitzordua larunbatean izan zuten. 150 gaztek bete zuten Kataxulo Gaztetxia. Elkarrekin afaldu, ...

nagore vega

Urruntze agindua apurtzeagatik gizon bat atxilotu dute

Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun urruntze agindua apurtzea leporatuta. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, agindu hori dela eta, bikotekide ohiarengana 200 metrora baino gutxiagora ezin zuen hurbildu atxilotutakoak, baina bikotekid...

errenteriako hitza

Pontikako lurzoruko kutsadura maila aztertuko du udalak

Pontikako ibarreko lurzoruko kutsadura maila aztertzeko lanak hasiko ditu Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendi zinegotziak jakinarazi duenez. Horren harira, egun degradatu eta lurperatutako Mastiko Ubidearen leheneratzea aurreikusi dutela gaineratu du. Ikerketa  gauzatzeko, Ondoan S. Coop. enpresarekin 34.000 euroko kontratua sinatu du udalak hilabete hasieran. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak eta enpresak berriz, lau hilabeteko epean bukatuko du lana. Pontikako ibarraren azterketa historikoa, ingurune fisikoaren ikerketa, plangintza analitikoa duen laginketa estrategia, jasotako emaitzen balorazioa eta arriskuen analisia egingo ditu enpresak. Halaber, bost metroko sakonerako zundaketa mekanikoak, piezometroak, eta lurzoruaren, hondakinen eta uraren laginketak egingo dituzte Pontikan, industriak eragindako kutsadura zehazte aldera. ” Baliteke konposatu kutsatzaileak azaltzea: metal astunak, kloratutako disolbatzaileak, olio mineralak, zianuroak edota PCBak” zehaztu du Ferradasek. Izan ere, ingurune horretan 1858. urteaz geroztik eta 1975 urtera arte ehun-gaien akabera eta larrua lantzen zuten enpresak aritu ziren lanean. Antzinako paduran aritu zen lanean ere metalaren sektoreko GECOTOR enpresa. Kutsadura kendu Azterketa lanak amaituta, legezko mugak gainditzen dituzten kontzentrazioak atzemanez gero, udalak “ikerketa zehatza” egingo duela azaldu du Ferradasek “Pontikako ibarrean kutsadura guztia kentzeko, azkenik”. Udalak, Pontikako Auzo Elkarteri, Ingurumen Aholku Batzordeari zein talde ekologistei hartutako erabaki eta eman beharreko urrats guztien gaineko informazioa emango diela [...]

errenteriako hitza

Irrien lagunak egitasmoa aurkeztuko dute ostegun honetan

Irrien Lagunak klubak bilera irekia antolatu du ostegun honetarako Lezoko Kultura Aretoan. Aisialdi egitasmoaren aurkezpena egingo dute Porrotx pailazoak eta SorGunea taldekoek, 19:00etatik aurrera. Proiektu hori “hezitzailea, euskalduna, herrita...

lezoko hitza

Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko eskatuko dute biharko plenoan

Errenteriako Ezkerra udal taldeak aurkeztuta, Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko  eskatzen duen mozioa landuko du bihar Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkurak. Errenteriako Ezkerrak hilaren 15ean iragarri zuen otsaileko udalbatzarrean espresuki Mari ...

errenteriako hitza

Maitane Azpeitiak zilarra eskuratu du salto hirukoitzean

Pista Estaliko Espainiako Atletsimo Txapelketa jokatu dute asteburuan, eta Maitane Azpeitia oiartzuarrak zilarra eskuratu du salto hirukoitzean. Horrez gain, Euskal Herrian daukan marka hautsi du: 13,53ko marka egin du, bi zentimetro gehiago, alegia. P...

oiartzungo hitza

Asteazkenean, ohiko udalbatzarra

19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilduk aurkeztutako mozioa. Phagma Drolma elkarteak aurkeztutako mozioa. Zinegotziaren arduraldia....

oiartzungo hitza

Imazek eta Ugaldek irabazi dute Ortuellako Txapelketa

Ander Imaz eta Andoni Ugalde Oiarpeko pilotariek, Ortuellako (Bizkaia) Txapelketako finala jokatu dute asteburuan, eta txapela jantzi dute. Hango bikotea —Rey-Ibarrondo— 22-16 garaitu zuten.  

nagore vega

112 pertsona elkartu dira karteladan

Hilabeteko azkeneko ostirala zen 24a, eta ohi bezala, kartelada zegoen deituta herriko plazan. 112 pertsona elkartu ziren.

oiartzungo hitza

Bigarrena aukeran, seigarrenarekin konformatu behar

Ohorezko Mailako Pasaia futbol taldeak porrot mingarria jaso zuen larunbatean Don Boscon, Real Union Bren kontra (2-4). Pasaiak, gainera, bigarren posturaino igotzeko aukera bikaina galdu du, Tolosak eta Beriok haien partidak galdu bait zituzten. Iraba...

pasaiako hitza

Trintxerpek hiru puntu lortu ditu Elgoibarren, lau gol sartuta

Ez zen partida erraza Txintxerpek larunbatean Elgoibarren jokatu behar zuena. Aurkari zuzenen arteko lehia zen, eta horrelakoetan etxekoak publikoaren berotasuna alde izaten du. Baina pasaitarrei partida borobila atera zitzaien eta elgoibartarren gaine...

pasaiako hitza

Sanpedrotarrak puntu bat lortu du Tolosaren kontra

Erregional Preferente Mailako Sanpedotarrak berdinketa lortu zuen larunbat arratsaldean Tolosaren aurka Txintxerren jokatutako partidan (1-1). Jaitsiera postuetatik ahal bezain pronto urruntzeko puntu bat gutxi dirudi, baina ez dago gaizki kontuan izat...

pasaiako hitza
Gehiago