‘Gipuzkoa Zero Zabor’-en gaineko hitzaldia etzi arratsaldean

Gipuzkoa Zero Zabor-i buruzko hitzaldia emango dute etzi arratsaldean Gezala Auditoriumean, 19:00etatik aurrera. Lurraldean ahalik eta zabor gutxien sortzeko taldeko kideek emango dute hitzaldia. Bertan, mugimendu horrek aurrera daraman lana azalduko d...

Gipuzkoa Zero Zabor-i buruzko hitzaldia emango dute etzi arratsaldean Gezala Auditoriumean, 19:00etatik aurrera. Lurraldean ahalik eta zabor gutxien sortzeko taldeko kideek emango dute hitzaldia. Bertan, mugimendu horrek aurrera daraman lana azalduko dute. Horrela, Zero Zabor eredua zaborrentzako “irtenbidea” dela aldarrikatzen dute, hondakinen prebentzio eta birziklapenean neurri eraginkor eta errealak ezartzen baititu. Horri buruzko argibideak eman eta zalantzak argitu nahi dituztela jakinarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.