Antton Abadiaren inguruko eguna antolatu dute larunbatean
Antton Abadiaren inguruko eguna antolatu dute Euskararen Hilabetearen baitan, larunbatean. Patri Urkizu eta Edurne Alegria izango dira bertako protagonistak, Antton Abadia zenarekin batera. Izan ere, Urkizuk Antton Abadiaren gaineko biografia argitarat...
Antton Abadiaren inguruko eguna antolatu dute Euskararen Hilabetearen baitan, larunbatean. Patri Urkizu eta Edurne Alegria izango dira bertako protagonistak, Antton Abadia zenarekin batera. Izan ere, Urkizuk Antton Abadiaren gaineko biografia argitaratu zuen 2002. urtean, eta horren frantsesezko itzulpena egin zuen Alegriak.
Horiek horrela liburuak izenpetuko dituzte biek, eta ondoren, Antton Abadia gaztelura bisita eginen dute.
Egitaraua:
-11:00etatik 12:30era: Berriketa liburu-dendan izenpetuko dituzte liburuak (Portuko karrika, 18)
-15:00etatik 16:30era: Hondartzako liburu-dendan izanen dira (Leclerc etorbidea, 92)
-16:30ean: Abadia gazteluaren euskarazko bisita eginen dute. Sarrerak 6,60 euroko prezio murriztuan salgai dira. Izen-emateak, 0559200451 telefono zenbakian egin daitezke.
-17:30ean: Abadia denei irekia izanen da eta sarrera doan. Bertan, Patri Urkizu eta Edurne Alegriarekin topaketa eginen dute.