CAFeko langile ohi bat amiantoaren ondorioz hil zela dio Osalanek
Osalanek Irungo CAF enpresako langile ohi baten heriotza amiantoaren ondorioz gertatu zela onartu du. Langileen Komisioak (CC.OO) sindikatuaren eskariz ekin zioten langile ohiaren heriotzaren ikerketari, Horren arabera, amiantoarekin etengabeko kontakt...
Osalanek Irungo CAF enpresako langile ohi baten heriotza amiantoaren ondorioz gertatu zela onartu du. Langileen Komisioak (CC.OO) sindikatuaren eskariz ekin zioten langile ohiaren heriotzaren ikerketari, Horren arabera, amiantoarekin etengabeko kontaktua eduki izanaren ondorio zuzena da gerora langileak garatutako minbizia.
Langileak 1946 eta 1995 urte bitartean egin zuen lana CAFen eta iragan urriaren 21ean hil zen. CCOO sindikatuaren arabera, Irungo CAFeko langile baten heriotza amiantoaren ondorioz gertatu izana, enpresaren jarrera agerian uzten du. Izan ere, amiantoa Beasaingo delegazioan bakarrik egon zela adierazi baitzuen enpresak.