Donostia Antzerki Saria irabazi du Dejabuk ‘Gure bide galduak’-ekin
Dejabu antzerki taldearen Gure bide galduak antzezlanak lortu du aurten, Donostia Antzerki Saria: hiriburuan taularatutako euskarazko antzezlan onenak saritzen ditu. Gaur ezagutarazi dute zein obra izan den irabazlea, baina saria bera martxoaren 27an j...
Dejabu antzerki taldearen Gure bide galduak antzezlanak lortu du aurten, Donostia Antzerki Saria: hiriburuan taularatutako euskarazko antzezlan onenak saritzen ditu. Gaur ezagutarazi dute zein obra izan den irabazlea, baina saria bera martxoaren 27an jasoko dute Dejabuko kideek Viktoria Eugenia antzokian. Zehazki, 10.000 euro eta Txiki Agirre artistaren margolan bat biltzen ditu sariak. Ondoren, 2015. urtera arteko epea izango du taldeak hirian beste antzezlan bat aurkezteko.
Konpainian ohikoa den errealismo magikoa erabiltzen dute obra horretan, eta Euskal Herriko historia hurbila da abiapuntua: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen. Bost aktore eta gitarrista batek parte hartzen dute.