Heroina banatzea egotzita bost lagun atxilotu dituzte
Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa), heroina banatzea leporatuta. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete, biak oso purua...
Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa), heroina banatzea leporatuta. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete, biak oso puruak.
Atxilotutako lau, gizonak dira, 52 eta 45 urte artekoak, eta bestea 22 urteko emakumeak. Errenteria eta Andoainen bizi ziren.
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, Guardia Zibilak “Erdigunea Errenterian zuen heroina banaketa kanal bat deuseztatu du”. Droga Madrildik zetorrela jakinarazi du, eta ipurtestean gordetzen zutela. Modu horretara, polizia kontroletan droga atzematea saihesten zuten.
Gaineratu duenez, azken urtean ibili dira Errenteria inguruan, eta batik bat heroina banatu badute ere, nahastutako heroina eta kokaina dosiak prestatzen zituzten, speedball deitutakoak. Donostiako epaitegiaren esku utzi dituzte bost atxilotuak.