Igerileku bakarra Oarsoalderako
Oarsoaldeko lau udalek martxoaren abiatuko duten programa pilotoari esker, eskualdeko lau herrietako kirol txartelen jabeek nahi duten igerilekua erabili ahal izango dute, Oiartzun, Lezo edo Errenteriakoak. Gaur goizean aurkeztuko dute ekimena, Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian, lau udalerrietako kirol zinegotziak bertan zeudela: Jon Oihan Tello (Oiartzun), Jose Manuel Ferradas (Errenteria-Orereta), Amaia Esnarriaga (Pasaia) eta Luis Garrido (Lezo). Hasiera batean ekimena hilabete batera eta soilik igerilekuetara mugatzen da, baina zinegotziek ez dute baztertu aurrerago errepikatzea edo beste kirol azpiegitura zein jarduetara zabaltzea. Martxoaren 1ean abiatuko duten esperientzia pilotoarekin pasaitarrak dira gehien irabaziko dutenak, igerilekurik ez duten bakarrak direlako eta Pasaiako kirol txartelarekin beste hiru herrietako igerilekuak erabili ditzaketelako.
Oarsoaldeko lau udalek martxoaren abiatuko duten programa pilotoari esker, eskualdeko lau herrietako kirol txartelen jabeek nahi duten igerilekua erabili ahal izango dute, Oiartzun, Lezo edo Errenteriakoak. Gaur goizean aurkeztuko dute ekimena, Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian, lau udalerrietako kirol zinegotziak bertan zeudela: Jon Oihan Tello (Oiartzun), Jose Manuel Ferradas (Errenteria-Orereta), Amaia Esnarriaga (Pasaia) eta Luis Garrido (Lezo).
Hasiera batean ekimena hilabete batera eta soilik igerilekuetara mugatzen da, baina zinegotziek ez dute baztertu aurrerago errepikatzea edo beste kirol azpiegitura zein jarduetara zabaltzea. Martxoaren 1ean abiatuko duten esperientzia pilotoarekin pasaitarrak dira gehien irabaziko dutenak, igerilekurik ez duten bakarrak direlako eta Pasaiako kirol txartelarekin beste hiru herrietako igerilekuak erabili ditzaketelako.