‘Kirolez blai!’-n atletismoa hartuko dute hizpide
Gaur, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, atletismoaz ariko dira. Hiru atleta gonbidatu ditu Joxe Migel Lopez esatariak: Mikel Odriozola, Javier Eskudero eta Edurne Viñas. Londresko Olinpiar Jokoetarako prestatzen ari da Odriozola, 50 kilometroko ...
Gaur, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, atletismoaz ariko dira. Hiru atleta gonbidatu ditu Joxe Migel Lopez esatariak: Mikel Odriozola, Javier Eskudero eta Edurne Viñas. Londresko Olinpiar Jokoetarako prestatzen ari da Odriozola, 50 kilometroko ibilketan parte hartuko du eta Munduko Txapelketan ere izango da Errenteria-Oreretako korrikalaria. Eskudero, Haurtzaro Atletismo Taldeko beteranoetako oiartzuar korrikalaria da. Eta Viñas, hainbat txapelketa irabazi dituen herriko atleta da. Saioa 13:15ean da, FM107an, eta 20:30ean errepikatuko dute.
