Luxiano Eizagirre iheslari politiko sanpedrotarra herenegun hil zen Kuban. Herrira ekimenak oharra helarazi die hedabideei heriotza horren harira. Hona, hitzez hitz, Herriraren gogoeta: “Luxiano Eizagirre euskal iheslari politikoa hil da Kuban Ezer baino lehen, Herrira Mugimendutik gure doluminik sentikorrena adierazi nahi diegu Luxianoren senideei, baita Kuban diren euskal iheslari politiko guztiei ere. Euskal Herrian hamarkada luzez bizi dugun gatazka politikoak eraginda ihes egin zuen Luxianok. Azken urteotan Venezuelan, Togon eta Kuban bizi izan da. Eritasun baten ondorioz 56 urterekin hartu du azken arnasa sanpedrotarrak. Ihes egin zuen garaietan bezala, egun, Euskal Herriko gatazka politikoak konpondu gabe jarraitzen du. Eta beraz, gatazkaren ondorio diren ehunaka euskal preso eta iheslari politikoek etxetik urrun jarraitzen dute. Baina gaur, gatazka hau konpontzeko urratsak ezagutzen ari da euskal gizartea, horretarako, borondate handiz, bat egin baitute herritar ugarik, baita alderdi politiko, sindikatu eta erakunde askok ere. Gatazka konpontzeak bere arrazoiak konpontzea eskatzen du, aldi berean baita bere ondorioak gainditzea ere. Honek, euskal iheslari guztien etxeratzea esan nahi du besteak beste. Espetxearen eta ihesaren orrialdea atzean utzi behar ditu Euskal Herriak. Bake egoera justu bat betikotu behar dugu gure herrian, sufrimendu oro atzean utziz. Herritar oro askatasunez bertan bizitzeko egoera erdietsi behar dugu. Egun tristeak izan dira [...]
Bi asteko lehiaren ondoren, gaur emango dituzte Euskaldarrak Elkartearen XXVII. Gastronomia Erakusketaren barruko sariak. Horretarako afaria egingo dute lehenik, 21:00etatik aurrera, elkartean, eta ondoren emango dizkiete sariak maila bakoitzeko irabaz...
Independentistak Sareak hilaren 8an Iruñara joateko deia egin du. Horretarako autobusak aterako dira herriko Zumarditik (Panier), 09:30ean (itzulera 19:00etan egingo dute). Aldez aurretik izena eman behar da Harkaitza, Landaren, Sindikato edo Reyna ta...
Nafarroako Erresuma orain 500 urte konkistatu zuten eta horren haritik hainbat ekimen antolatu zituzten Donibaneko Bixi-Bixi kultur elkarteko kideek. Hiru ekimen izan ziren martxoan aurrera eramandakoak eta jendearen erantzunarekin oso gustura daude: “Kultur elkarteko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Lortutako arrakastak lanean jarraitzeko nahi adina gogo eman digu”. Hilaren 9an Nafarroa Bizirik ekimeneko kide Sergio Iribarren hurbildu zen herrira, konkistaren inguruko xehetasunak eman zituen 55 lagunen aurrean. Hilaren 18an, mendi martxa egin zuten 70 lagunek, Hondarribitik Donibanera eta hortik Donostiako Urgulera joan ziren. Hilaren 23an Idoia Arrieta historialariak Gipuzkoaren jatorriari buruz hitz egin zuen, 35 lagun hurbildu ziren Bixi-Bixi elkartera. Hurrengo ekimenak prestatzen Bixi-Bixiko kideak hasi dira dagoeneko hurrengo zikloa prestatzen. Besteak beste, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren gaineko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Ostiraletan “gero eta jende gehiago” …eta ostiraletan jai! ekimenarekin ere pozik daude kultur elkartekoak; izan ere, euren hitzetan, ekimen horrek gero eta haur gehiago biltzen ditu herrian: “Jendearen harrera izugarria izaten ari da eta hori eskertzekoa da”. (Argazki gehiago Bixi-Bixiko facebook kontuan ikus daitezke)
Nafarroako Konkistaren 500. urteurrenaren harira, hainbat ekimen egiten ari dira gaur Irunen. Horien artean orain (16:00) Hazia elkartean egiten ari diren herri bazkaria dago. Goizean, ordea, Peña kaletik Antxeta Irratiaren Antxetamina saioa zuzenean ...
Gorpu bat topatu dute Bidasoa ibaian, Irun inguruan (Gipuzkoa). Goizeko zortziak inguruan pertsona batek Ertzaintzara deitu du gorpu bat ibaian ikusi zuela ohartaraziz, Dario de Regollos kalearen inguruan. Herrizaingo Sailaren arabera, gorpua ide...
Lezoko Udalak jakinarazi du Olatzar erreka inguruan, Jaizkibelen eta Altamiran hainbat zuhaitz landaketa eta baso lan egin dituzte martxoan. Bioaniztasuna hobetzeko ekimenen barruko jarduerak izan dira. Hala, Olatzarren, udal baratzeen egitasmoari lotu...
FUTBOLA Erregional Preferente Maila Munibe-Touring, gaur, 15:30ean, Donostiako Berioko futbol zelaian. Beti Ona-Santo Tomas Lizeoa, gaur, 16:00etan, Mikel Odriozola estadioan (Beraun). Emakumeak, Kopa Touring-Elgoibar, bihar, 12:30ean, Fenderian. ...
FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Trintxerpe-Pasaia, gaur, 16:30ean, Don Boscon. Erregional Preferente Maila Euskalduna-Sanpedrotarra, gaur, 17:30ean, Andoaingo Ubitarte zelaian. Lehen Erregionala, Kopa Mariño B-Pasaia B, gaur, 15:30ean, Irungo U...
Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatuta, III. Umeen Eguna egingo dute bihar (igandea) arratsaldean Gipuzkoa plazan. Honakoa da egitaraua: 16:30etik aurrera margoketa jolasak egingo dituzte, ondoren herria kolorez betetzeko; 17:30ean, jokoak eta 18:30ean, txokolatada.