Irun berriz ere konkistatu dute

Nafarroako Konkistaren 500. urteurrenaren harira, hainbat ekimen egiten ari dira gaur Irunen. Horien artean orain (16:00) Hazia elkartean egiten ari diren herri bazkaria dago. Goizean, ordea, Peña kaletik Antxeta Irratiaren Antxetamina saioa zuzenean ...

'Errekonkista' ekimena Irunen, herri bazkaria.Nafarroako Konkistaren 500. urteurrenaren harira, hainbat ekimen egiten ari dira gaur Irunen. Horien artean orain (16:00) Hazia elkartean egiten ari diren herri bazkaria dago. Goizean, ordea, Peña kaletik Antxeta Irratiaren Antxetamina saioa zuzenean eman dute, eta ondoren triki-poteoa egin dute. Arratsalderako eta gauerako dauden ekimenak ondoko zerrendan daude. Bazkarian 40 bat irundar parte hartzen ari dira.

  • 17:00etan, Errekonkista Moskutik Lakaxita Gaztetxera.
  • 20:00etan, Kontzertuak Gaztetxean, honako taldeekin: Kail, Mendeku itxua, eta Skasti. Kontzertuak amaitzerakoan gauasa egingo dute, musikariekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.