“Denok sortzen ditugu hondakinak eta denok bukatu behar dugu arazoarekin”
Agerraldia egin dute Antzuolako, Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo alkate eta zinegotzi ohiek Donostian (Oiartzundik Pavel Viñas zinegotzi ohia izan da bertan). Atez atekoaren aldeko apustua berretsi dute. Bestalde, laster martxan jarri nahi duten h...
Agerraldia egin dute Antzuolako, Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo alkate eta zinegotzi ohiek Donostian (Oiartzundik Pavel Viñas zinegotzi ohia izan da bertan).
Atez atekoaren aldeko apustua berretsi dute. Bestalde, laster martxan jarri nahi duten herriei animoak eta sostengua eman dizkiete.
Gogorarazi dute,herritar guztiek sortzen dituztela hondakinak eta guztiek parte hartu behar dutela soluzioan. Soluzioa atez atekoak dakarrela nabarmendu dute: “Emaitzak ikusi besterik ez dago”.
Inposizioa ez dela azaldu dute:”Guri inposizioa leporatzen digute,baina herritarrak aintzat hartzen esperientzia dugu guk. Eta parte hartzea eskatzen duten horiek ez dute halakorik egin errausketarekin, esaterako”.

