Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena, abiatzear
Gaur goizean aurkeztuko dute Enbata tabernan Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena. Asteazkenero eta ostegunero, bi euroren truke, edaria eta pintxoa erosteko aukera izango dute nahi duten herritarrek hiriko 11 tabernetan —horietatik hamar Portu auzokoak d...
Gaur goizean aurkeztuko dute Enbata tabernan Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena. Asteazkenero eta ostegunero, bi euroren truke, edaria eta pintxoa erosteko aukera izango dute nahi duten herritarrek hiriko 11 tabernetan —horietatik hamar Portu auzokoak dira—. Ekainaren 21era arte iraungo du hiriko pintxo-pote bereziak. Ekimenaren helburu nagusiena hiriko tabernen jarduera ezagutaraztea da.
