Oboe eta fagot jotzaileen topaketa egingo dute bihar musika eskolan
Irungo Udal Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, oboe eta fagot jotzaileen topaketa prestatu dute biharko, egun osorako. Irungo ikasle eta irakasleekin batera, Zumaia, Errenteria-Orereta, Donostia, Tolosa, Elgoib...
Irungo Udal Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan, oboe eta fagot jotzaileen topaketa prestatu dute biharko, egun osorako. Irungo ikasle eta irakasleekin batera, Zumaia, Errenteria-Orereta, Donostia, Tolosa, Elgoibar eta Lezoko ikasle eta irakasleek parte hartuko dute.
Jardunaldia hasteko Kacky Morel Baionako Kontserbatorioko irakasleak master class bat eskainiko du, goizean, ikasleentzat. Eta arratsaldean kontzertu bat emango dute, jende guztiari irekita. 18:30an hasiko da, eta ez 19:00etan, hasieran iragarrita zegoen bezala.
