Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, auto batek 29 urteko emakume bat harrapatu du gaur arratsaldean, Errenterian, zehazki, GI 636 errepidean, Don Boscoko bidegurutzean. Gaineratu duenez, hanka batean hartu du min emakumeak, eta Donostiako Ospitalera ...
Irun Iruten euskara elkarteak Asier Arantzabal eta Mila Gallastegik prestatutako Iran goiburuko ikus-entzunezkoaren emanaldia prestatu du biharko. Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan izango da, 19:30etik aurrera, eta denentzat irekia. Antolatzaileek es...
Xanistebanen harira, udalak argitaratzen duen Oiartzun urtekarirako lanak jasotzeko epea ireki du Kultura Sailak. Maiatzaren 1a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna, udaletxeko Kultura Sailean (Manuel Lekuona Bibliotekan) edo Urtekari Batzordeko k...
Stop Desahucios eta Apoyo Oarso taldeak antolatuta, larunbatean manifestazioa egingo dute herriko kaleetan kaleratzeen kontra, eta bihar aurkeztuko dute manifestazio hori. Era berean, Marquez familiari babesa agertuko diote protesta horretan. 18:00etan...
Emakumeen Egunaren harira, auzoetako elkarteetako emakumeek jaialdia egin zuten Galtzarabordan, eta zeinen ongi pasatu zuten ikus daiteke bideo honetan.
Ostiralean amaituko da Irungo Udaleko Euskara arloak antolatzen duen Solas-Jolas udaleku irekian parte hartzeko izena emateko epea. Solas-Jolas Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko haurrei zuzenduta dagoen udaleku ireki programa da; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako hezkuntza premia berezia duten umeek ere parte har dezakete. Fernando San Martin Euskara Ordezkariak nabarmendu du aurreko aldietan programak emaitza oso onak izan dituela haurren hizkuntzarekiko jarrera hobetze aldera: “urte asko dira programa honekin hasi ginela, baina guk ilusio berberarekin jarraitzen dugu antolatzen. Izan ere, oso harrera ona du guraso, ume eta irakasleen artean, oso programa arrakastatsua da”. Zinegotziak adierazi duenez, Solas-Jolasen bitartez haurrak ohartzen dira euskara ez dela eskolan erabiltzeko hizkuntza soilik, “baizik eta, aisialdian ere, oso ondo pasa dezaketela euskara erabiliz”. Horretarako, Euskara ordezkariak azaldu du oso garrantzitsua dela gurasoen papera haurrak motibatzeko garaian. “Azken finean, haurrek sekulako aukera izango dute ikasgelatik kanpo eta modu naturalean euskaraz disfrutatzeko eta bizitzeko”, gaineratu du. Lekuen zozketa Plazak zozketaren bidez banatuko dira. Udaletik esan dutenez iaz kanpoan geratu zirenak aurrenak izango dira aurten: “Aurten, iaz bezala, programaren kalitatea hobetze aldera, eta gurasoek egindako eskakizunari erantzunez, zozketa egiteko momentuan iaz parte hartu ez zuten umeak lehenetsiko [...]
Antxoko alkateorde Izaskun Biurrrunek herritarrak hartzen ditu asteazkenero Azokan, baina biharko dei berezia egin du alkateordeak, eta batzar informatibora deitu ditu herritar guztia. Antxoko mugikortasunari eragingo dioten hainbat aldaketa eta Luzu...
Bihartik hasita Araso eta Txingudi Merkatalgunearekin lotuko duen autobus zerbitzu bat abiatuko dute. Apirilaren 30a arte ibiliko da, hiri autobusen aldaketak indarrean sartu arte. Udalak eta AUIF konpainiak adostu dute zerbitzua, eta E22a erdigunetik ez pasatzeko erabakiak utzi duen hutsunea betetzera dator, Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak azalduenez: “Ibilbideen aldaketak maiatzaren 1ean indarrean sartuko direla uste dugu, horregatik, bitartean inguru horietako erabiltzaileei eta langileei joan-etorria erraztu nahi diegu”. Udalarentzat zerbitzu hau lehenbailehen abiatzea “lehentasunezkoa” zela argitu du Labordak. Zinegotziak gogoratu du Irungo Udalak Hondarribia-Txingudi ibilbidearekin adostasun eza agertu izan duela, linea horrek Hondarribia, Ospitala eta Txingudi lotuko dituelako, “Irungo erdigunetik pasatu gabe”. Mugikortasunaren ordezkariak adierazi duenez, “hiriko autobusen inguruko proposamen berria Aldundiaren aldaketak herritarrentzak ekarri duen zerbitzu-murrizketa horretara egokitu da, eta L-2 gutxienez orduro iritsiko da Txingudi Merkataritza Gunera eta Arasora. Hori martxan jarri arte, behin-behineko autobusa egongo da martxan, erabiltzaileek eta inguru horietako langileek izan ditzaketen premiei erantzuteko”. Txinguditik eta erdietan Autobus berriak ordubeteko maiztasuna izango du. Lehen autobusa 08:10an aterako da, eta gaueko hamarrak eta erdiak arte ibiliko da. Txingudi merkatalgunetik eta erdietan aterako da eta erdigunera bidean Katean, Elizatxo etorbidean, Gipuzkoan eta Colonen geratuko da. Berriro ere Arasoara bidean, Aduana kaletik joango da. Labordak gaineratu du gainontzeko hiri-autobusen tarifa bera izango duela eta [...]
ERRUGBIA Euskal Herriko Liga. Bigarren fasea Getxo Artea B-Zaisa Irun RT 15-44 FUTBOLA Bigarren B Maila Palencia-Real Union 0-1 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Trintxerpe 2-0 Anaitasuna-Real Union B 0-1 Erregional Prefer...
Gaur goizean hasi dira Bixera eraikina botatzeko lanak. Goizeko zazpiak eta erdiak ziren trafikoa moztu dutenean, eraiste lanak prestaze aldera. 09:00etan hasi da makina lanean; zizaila baten laguntzaz bota dute eraikina. Etorkizunean auditorio berria eraiko dute gaur arte Bixera zegoen lekuan.
San Juan plazako hotelaren eraikuntza eta ustiapenerako lehiaketa publikoan klausula soziala sartzea eskatuko du EAJk gaurko osoko bilkuran. Gai zerrendako hirugarren puntuan aztertuko dute gaia, San Juan Etxeandian hotela eraikitzeko eta ustiatzeko az...