Oñateko Ganbara Abesbatzak zabalduko du Antxoko Musika Astea
Pasaiako Musika Banda antolatuta, Antxoko Musika Astea ospatuko dute datozen bi asteburuetan barrutian. Lehen kontzertua Oñatiko Ganbara Abesbatzak emango du, bihar, 20:30ean, San Fermin parrokian. Etzi, Aequal abeslari laukoteak kantatuko du, parrokian baita ere, ordu berean, eta igandean berriz, Musiké Tekne bibolin laukotea, 19:30ean, elizan. Hilaren 23an jarraituko du Musika Asteak, Astigarragako Eira taldearen kontzertuarekin. Etxekoen txanda, hilaren 24an izango da, orduan Pasaia Abesbatzak abestuko duelako, hori bai, Leioako Orpheo Abesbatzarekin batera. Bi kontzertuak, ostiralekoa zein larunbatekoa, 20:30ean dira, eta biak parrokian. Illunbe Musika Bandak hilaren 25ean joko du, igande eguerdian, 13:00etatik aurrera, Antxoko Gure Zumardian. Egun berean, Errenteria-Oreretako Landarbaso Abesbatzak emango du Astearen barruko azken kontzertua, 19:30ean, elizan.
Pasaiako Musika Banda antolatuta, Antxoko Musika Astea ospatuko dute datozen bi asteburuetan barrutian. Lehen kontzertua Oñatiko Ganbara Abesbatzak emango du, bihar, 20:30ean, San Fermin parrokian. Etzi, Aequal abeslari laukoteak kantatuko du, parrokian baita ere, ordu berean, eta igandean berriz, Musiké Tekne bibolin laukotea, 19:30ean, elizan.
Hilaren 23an jarraituko du Musika Asteak, Astigarragako Eira taldearen kontzertuarekin. Etxekoen txanda, hilaren 24an izango da, orduan Pasaia Abesbatzak abestuko duelako, hori bai, Leioako Orpheo Abesbatzarekin batera. Bi kontzertuak, ostiralekoa zein larunbatekoa, 20:30ean dira, eta biak parrokian.
Illunbe Musika Bandak hilaren 25ean joko du, igande eguerdian, 13:00etatik aurrera, Antxoko Gure Zumardian.
Egun berean, Errenteria-Oreretako Landarbaso Abesbatzak emango du Astearen barruko azken kontzertua, 19:30ean, elizan.
