Zuhaitz Eguna egingo dute Artzuko eremuan
Etzi egingo dute Jaizkibelgo Artzuko lurretan Hondarribiko hamazazpigarren Zuhaitz Eguna. Iazko gunetik oso hurbil dago aurten landatzeko prestatu duten zelaia, eta 143 izango dira guztira landatuko dituzten zuhaitzak. Iaz bezala, lizarrak landatuko di...
Etzi egingo dute Jaizkibelgo Artzuko lurretan Hondarribiko hamazazpigarren Zuhaitz Eguna. Iazko gunetik oso hurbil dago aurten landatzeko prestatu duten zelaia, eta 143 izango dira guztira landatuko dituzten zuhaitzak. Iaz bezala, lizarrak landatuko dituzte aurten, eta 2011n Hondarribian jaio ziren haurren izena eramango dute 143 zuhaitzek. Autoak aparkatzeko, Oiamungo gaina erabiliko dute .
