Zure Abenturaren Bila programan Malasia izango da gaurko protagonista
Malasia, naturaleza viva goiburuko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur Zure Abenturaren Bila programaren barruan, gazteleraz. Ekimen honetan ohikoa den bezala, lanaren egileak berak aurkeztuko du dokumentala; gaur Felipe Cambon abenturazalearen txa...
Malasia, naturaleza viva goiburuko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute gaur Zure Abenturaren Bila programaren barruan, gazteleraz. Ekimen honetan ohikoa den bezala, lanaren egileak berak aurkeztuko du dokumentala; gaur Felipe Cambon abenturazalearen txanda izango da.
Sinopsia
Tailandia, Kanboia edo Vietnam bezalako bizilagunen itzalean, Malasia da, agian, asiar hego mendebaleko gutxien ezagutzen den nazioetako bat. Malaka penintsularen eta Borneo uhartearen iparraldearen artean banatuta, parke nazional ugari ditu herrialdeak eta arraza zein kultura nahasketa guztiz heterogeneoa dauka. Baina, batez ere, bizirik dagoen natura da Malasia.
