Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gobernu taldea: “PSEk errealitatea faltsutzen du”

Ostiralean udalak hamar hilabeteotan egindako kudeaketa kritikatu zuen PSE-EEk, eta atzo, udal gobernu taldeak gezurtatu egin zituen talde sozialistak egindako adierazpenak. PSE-EEk “errealitatea faltsutu” egiten dutela adierazi zuen, eta “dinamika alderdikoien” barruan sartu zituen adierazpen horiek. Ildo horretatik, “erantzukizunarekin jokatzeko” eskatu zion oposizioari, eta batik bat PSE-EEri. Ostiralean egindako agerraldian, martxoko udalbatzarrean bi mozio aurkeztuko dituela jakinarazi zuen talde sozialistak. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatu du. Bestean, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresa berria babesteko eskatuko du. Aukera hori ezin dela “pasatzen utzi” uste du PSE-EEk. Martxoko udalbatzarrean ere Juan Carlos Merinok zinegotzi kargua utziko duela jakinarazi zuen PSE-EEk, eta bere ordez, bozeramaile berria Jose Angel Rodriguez izango dela. Udalak hiri mantenua, enplegua eta babes ofizialeko etxebizitzen arloetan egindako lana ere salatu zuen, eta gai horiez gain, inbertsioetatik ere “ihes” egiten ari dela adierazi zuen. Ildo horretatik, 2011ko aurrekontuetan 1,3 milioi euroko soberakina egon dela azaldu zuen PSE-EEk, eta udalak hori inbertsioak egiteko erabili behar duela iritzi dio. Kopuruetan, baina, ez dira ados jarri eztabaidaren bi protagonistak, eta udal gobernu taldeak, diruzaintzako soberakina 1,63 milioi eurokoa izan dela esan du. Bildu eta Ezker Anitzak osatutako gobernuaren arabera, horietatik 840.000 [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2012/03/20

Ostiralean udalak hamar hilabeteotan egindako kudeaketa kritikatu zuen PSE-EEk, eta atzo, udal gobernu taldeak gezurtatu egin zituen talde sozialistak egindako adierazpenak. PSE-EEk “errealitatea faltsutu” egiten dutela adierazi zuen, eta “dinamika alderdikoien” barruan sartu zituen adierazpen horiek. Ildo horretatik, “erantzukizunarekin jokatzeko” eskatu zion oposizioari, eta batik bat PSE-EEri.

Ostiralean egindako agerraldian, martxoko udalbatzarrean bi mozio aurkeztuko dituela jakinarazi zuen talde sozialistak. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatu du. Bestean, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresa berria babesteko eskatuko du. Aukera hori ezin dela “pasatzen utzi” uste du PSE-EEk.

Martxoko udalbatzarrean ere Juan Carlos Merinok zinegotzi kargua utziko duela jakinarazi zuen PSE-EEk, eta bere ordez, bozeramaile berria Jose Angel Rodriguez izango dela.

Udalak hiri mantenua, enplegua eta babes ofizialeko etxebizitzen arloetan egindako lana ere salatu zuen, eta gai horiez gain, inbertsioetatik ere “ihes” egiten ari dela adierazi zuen. Ildo horretatik, 2011ko aurrekontuetan 1,3 milioi euroko soberakina egon dela azaldu zuen PSE-EEk, eta udalak hori inbertsioak egiteko erabili behar duela iritzi dio.

Kopuruetan, baina, ez dira ados jarri eztabaidaren bi protagonistak, eta udal gobernu taldeak, diruzaintzako soberakina 1,63 milioi eurokoa izan dela esan du. Bildu eta Ezker Anitzak osatutako gobernuaren arabera, horietatik 840.000 euro konpromiso batzuetara bideratuta daude jada; hala nola, Gaztaño Berriren urbanizaziora (600.000 euro). Geratzen diren 790.000 euroei dagokionez, 2012. urtea ixteko beharrezkoak izan daitezkeela iritzi dio.

Udalaren egoera ekonomikoarekin jarraituz, 2011n diru sarreren eta gastuen arteko likidazioaren aldea -1,4 milioi eurokoa dela jakinarazi du. Hori, “aurreko gobernuaren kudeaketa txarren ondorio” dela esan du gobernu taldeak. Horrez gain, egoera okertu daitekeela iritzi dio, foru funtsetik espero baino diru kopuru txikiagoa jasotzea posible ikusten baitu. Espero baino gastu gehiago ere egon daitezkeela adierazi du, aurretik ordaindu ez diren zorrak ordaindu behar baitituzte.

Gaztaño Berri, aurrera
Babes ofizialeko etxebizitzen harira, lanean ari dela jakinarazi du gobernu taldeak, eta aurrera doala Gaztaño Berriko 30 etxebizitzen proiektua. Obrak laster hasiko direla aurreratu du. Lousadako etxebizitza eta Kaputxinoetako igerilekuei buruz, berriz, Jaurlaritzarekin harremanetan dagoela esan du.

Enplegu planera “irekia” dagoela ere gaineratu du, eta kale garbiketan eta mantenuan “jarduera ugari” egin dituela, batik bat auzo elkarteekin izan dituen elkarrizketen harira.

Niessengo supermerkatuaz, Bilduk esan du 2009ko martxoaren 27an udalak aho batez onartutako erabakiarekiko “koherentziaz” jokatzen ari dela, eta bide hori aukeratu zutenek orain hortik “irtetea” zergatik erabaki duten azaldu beharko dutela gaineratu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.