Realeko bazkideen %15,3 Oarso Bidasokoa da
Donostiako Real Sociedad SAD kirol elkarteko 25.238 bazkideetatik 3.870 Oarso Bidasokoak dira, 2.907 Oarsoaldekoak eta 963 Bidasokoak. Bazkideen masa guztiaren %15,3 da, beraz, Pasaiakoa, Errenteria-Oreretakoa, Lezokoa, Oiartzungoa, Hondarribikoa edo Irungoa. Lapurdiko bazkideen ere berri eman du Realak (164 denera), baina horietatik Hendaiakoak, Pausukoak eta Biriatukoak zenbat diren ez dute jakinarazi.
Donostiakoak dira futbol taldeko bazkide gehienak, 11.756 (%46,5). Zerrenda horretan bigarren postuan Oarsoaldea dago (%11,52), eta bederatzigarrenean Bidasoa (Irun eta Hondarribia, %3,82).