Riojaren kontra irabazi du Zaisa Irunek, bigarren zatiko 0-18 partzialari esker
Sufrituta baina garaipena lortu zuen Irun Rugby Taldeak larunbatean Logroñon (Errioxa, Espainia) Rioja Sport Tavern taldearen kontra jokatutako Euskal Herriko Ligako bigarren faseko partidan (20-25). Garaipen horrekin bigarren postua sendotu eta igoer...
Sufrituta baina garaipena lortu zuen Irun Rugby Taldeak larunbatean Logroñon (Errioxa, Espainia) Rioja Sport Tavern taldearen kontra jokatutako Euskal Herriko Ligako bigarren faseko partidan (20-25). Garaipen horrekin bigarren postua sendotu eta igoera faserako txartela ziurtatu dute beltzek.
Partidaren hasieran oso indartsu atera ziren etxekoak. Lehen zatian hiru entsegu egin zituzten eta abantaila handiarekin joan ziren atsedenaldira (20-7). Bazirudien puntuak Logroñon geratuko zirela, baina bigarren zatian errioxarrek huts asko egin zituzten, eta irundarren ondo probestu zuten hori; kontzentrazio handiz aritu ziren eta markagailuan hurbiltzen hasi ziren, baita aurrea hartu ere. Bigarren zatiko partzialak (0-18) hoztuta utzi zituen zale errioxarrak, eta Zaisa Irun taldeari eman zion garaipena.
