Udaberrian Euskaraz ekimena, Elizalde Institutuan
Ostiralera arte, euskararekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira, Ttirikittaukik eta Elizaldek antolatuta Atzo hasi eta ostiralera arte, Elizalde Institutuak eta bertako Ttirikittauki Euskara Batzordeak, Udaberrian Euskaraz kultur-ekimena ospatuko d...
Ostiralera arte, euskararekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira, Ttirikittaukik eta Elizaldek antolatuta
Atzo hasi eta ostiralera arte, Elizalde Institutuak eta bertako Ttirikittauki Euskara Batzordeak, Udaberrian Euskaraz kultur-ekimena ospatuko dute.
Aste osoan zehar, ikasle guztiek euskal hieroglifiko eta igarkizunen txapelketan parte ahal izateaz gain, argazki sorta bateko protagonistak nor diren asmatzeko erronkari ere aurre egin beharko diote.
Egun handia, hala ere, bihar izango da, udaberriaren lehen eguna. Mailaz mailako hitzaldiak eta guztientzako azoka berezia antolatu dituzte ikasleentzako.
Hainbat esparrutako lau hizlari ariko dira euskara eta euskalduntasunaren inguruko gaiak azaltzen: Jon Maia, Irati Odriozola, Dei Gaztelumendi eta Erlantz Urtasun.
Hitzaldiak bukatutakoan, azokaz gozatu ahal izango dute ikasleek. Bertan, txalaparta entzun eta jo, euskal abestien karaokean parte hartu, Euskararen Eguneko bideoa ikusi eta euskaren aldeko leloa eramango duen murala zuzen-zuzenean egiten ikusi ahal izango dute.
Euskal kulturarekin lotuta
Astean zehar, gainera, euskal kulturarekin lotutako ekintzak ere aurreikusita dituzte; besteak beste, Joxe Mari Karrere ipuin kontalariaren agerraldia edukiko dute eta Ekain Berri kobazulora irteera.
