Astearteko udalbatzarrean lan erreforma eta enplegua izango dituzte hizpide
Asteartean egingo dute martxoari dagokion udalbatzarra. 18:30ean izango da, eta zinegotziek hainbat gai jorratuko dituzte. Tartean, lan erreformaren kontrako mozioa aztertuko dute. EAJk aurkeztutako mozioa da. 2011ko aurrekontuen likidazioa ere landuko...
Asteartean egingo dute martxoari dagokion udalbatzarra. 18:30ean izango da, eta zinegotziek hainbat gai jorratuko dituzte. Tartean, lan erreformaren kontrako mozioa aztertuko dute. EAJk aurkeztutako mozioa da.
2011ko aurrekontuen likidazioa ere landuko dute; Enplegu Planari buruzko PSE-EEren mozioa; II. Errepublikako azken korporazioaren gaineko adierazpen bat; 2012rako Errenteria Musikaleko lanpostuetarako aldaketa bat, eta Juan Carlos Merinoren dimisioa. Isaac Palencia Caballero proposatuko dute PSE-EEren zinegotzi berri.
