Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

‘Bateragune auziko’ zigortuek “aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute hainbat lagun ezagunek

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto oreretarra eta Miren Zabaleta Bateragune auziko zigortuek “gatazkaren aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute gaur hainbat lagun ezagunek Donostian, Miramar jauregian. “Bake eta konponbiderako lanean diharduten sektore politiko, sindikal eta sozial guztien berme eta sinesgarritasuna dute auzipeturiko lagunek”. Bostak “berehala eta baldintzarik gabe aske” uzteko eskatu dute, bide batez. “Herri honetako gehiengo politiko eta sozialarentzat agerikoa izan zen epaiak herri honetan ematen ari diren urratsak oztopatu eta baldintzatzea zuela helburu. Helburu honetan huts egiten ari dira eta ziur gaude, ez dute lortuko”, esan dute Donostiako ekitaldian. Agerraldian izan dira, besteak beste, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra Bateraguneko auzipetu ohiak, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Joxe Austin Arrieta eta Joan Mari Irigoien idazleak, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Iñaki Soto Gara-ko zuzendaria, Maddalen Iriarte kazetaria, Ramon Agirre aktorea, Oskar Matute Alternatibakoa, Mertxe Colina ABkoa, Rebeka Ubera Aralarrekoa, Rufi Etxeberria ezker abertzalekoa, Kontxi Bilbao EBkoa, Ainhoa Aznarez PSNko zinegotzi ohia, Xabier Mikel Errekondo Amaiurrekoa, Joxean Agirre soziologoa, Iñaki Egaña historiagilea, Karmelo Landa eta Francisco Letamendia Ortzi EHUko irakasleak, Jabi Garnika LABekoa, Jesus Uzkudun CCOOkoa eta Jone Goirizelaia eta Doris Benegas abokatuak. Iazko irailean Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra jarri zien Otegi, Diez, Rodriguez, Jacinto eta Miren [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2012/03/24

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto oreretarra eta Miren Zabaleta Bateragune auziko zigortuek “gatazkaren aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute gaur hainbat lagun ezagunek Donostian, Miramar jauregian. “Bake eta konponbiderako lanean diharduten sektore politiko, sindikal eta sozial guztien berme eta sinesgarritasuna dute auzipeturiko lagunek”. Bostak “berehala eta baldintzarik gabe aske” uzteko eskatu dute, bide batez.

“Herri honetako gehiengo politiko eta sozialarentzat agerikoa izan zen epaiak herri honetan ematen ari diren urratsak
oztopatu eta baldintzatzea zuela helburu. Helburu honetan huts egiten ari dira eta ziur gaude, ez dute lortuko”, esan dute Donostiako ekitaldian.

Agerraldian izan dira, besteak beste, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra Bateraguneko auzipetu ohiak, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Joxe Austin Arrieta eta Joan Mari Irigoien idazleak, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Iñaki Soto Gara-ko zuzendaria, Maddalen Iriarte kazetaria, Ramon Agirre aktorea, Oskar Matute Alternatibakoa, Mertxe Colina ABkoa, Rebeka Ubera Aralarrekoa, Rufi Etxeberria ezker abertzalekoa, Kontxi Bilbao EBkoa, Ainhoa Aznarez PSNko zinegotzi ohia, Xabier Mikel Errekondo Amaiurrekoa, Joxean Agirre soziologoa, Iñaki Egaña historiagilea, Karmelo Landa eta Francisco Letamendia Ortzi EHUko irakasleak, Jabi Garnika LABekoa, Jesus Uzkudun CCOOkoa eta Jone Goirizelaia eta Doris Benegas abokatuak.

Iazko irailean Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra jarri zien Otegi, Diez, Rodriguez, Jacinto eta Miren ezker abertzaleko kideei, eta Iñigo Iruin, Jone Goirizelaia eta Kepa Landa defentsa abokatuek azaroan helegitea sartu zuten. Hain zuzen, Auzitegi Gorenak datorren asteazkenean aztertuko du defentsen helegitea. Horrek dio “oinarririk gabekoa”, “logikaren kontrakoa” eta “zentzugabekerietan eta okerretan oinarritua” dela zigorra, eta Auzitegi Nazionalaren epaia bertan behera uzteko zein zigortuak absolbitzeko eskatu dute.

Donostiako agerraldia egin dutenek salatu dute “errepresioan oinarritu” zutela epaia, baina honek Euskal Herrian zilegitasunik ez daukala. “Izaera politiko nabarmena duen epaia da, Auzitegi Nazionalaren moduko salbuespenezko auzitegi batek kaleraturiko salbuespenezko epaia”.

Asteazkenean bertan Bilbon Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratzea izango dela jakinarazi dute.

Zortzi eta hamar urte arteko kartzela zigorrak
Hamarna urteko kartzela zigorra jarri zien Auzitegi Nazionalak Otegiri eta Diezi, ETAko buruzagitzat jota, eta zortzinakoa Rodriguezi, Jacintori eta Zabaletari, ETAkoak direlakoan.

Ezker abertzalean Zutik Euskal Herria ebazpenarekin amaitu zen eztabaida sustatu zuten bost haiek, baina ETAren aginduz aritzea egotzi zien Auzitegi Nazionaleko epaiak. Bide politikoen alde egiten du dokumentuak.

Espainiako Poliziak 2009ko urriaren 13an egin zuen operazioa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.