Gastronomia erakustaldiaren lehen astea, espero baino hobea
Epaimahaiak antolatzaileei eta parte hartzaileei jakinarazi dienez, Euskaldarraken Gastronomia Erakustaldian espero zuten maila bete ez ezik, gainditu ere egin dute aurkeztutako platerek. Lehen asteko balorazio ezin hobea egin dute, beraz, Euskaldarrak...
Epaimahaiak antolatzaileei eta parte hartzaileei jakinarazi dienez, Euskaldarraken Gastronomia Erakustaldian espero zuten maila bete ez ezik, gainditu ere egin dute aurkeztutako platerek. Lehen asteko balorazio ezin hobea egin dute, beraz, Euskaldarrak elkarteko kideek. Beste urteekin alderatuz, hiru gauza nabarmendu dituzte: “Lehen-lehen mailako produktuak erabiltzea; patata hainbat eta hainbat formatan erabiltzea, eta plateren aurkezpen dotorea”.
Astelehenean ekingo diote XXVII. Gastronomia Erakusketaren bigarren eta azken asteari. Euskaldarrakeko kideek uste dute lehen asteko mailak ez duela behera egingo. Horrez gain, herritar guztiei gonbitea luzatu diete, erakustaldiko platerak nola egiten dituzte ikustera hurbil daitezen.
